Ezker Anitza-IU Barakaldok hiriaren “mantenu eta garbitasun falta orokorra” salatu du

Zenbait espazio publikoren hondatze eta zikinkeria egoera kezkagarria da”, deitoratu du Casimiro Castaño bozeramaileak.
2025ko apirilaren 22a. Elkarrekin Barakaldo udal taldeak kritikatu egin du hiriak bere espazio publiko askotan duen mantentze eta garbitasun falta. Casimiro Castaño bozeramaileak adierazi du zikinkeria egoerak kezkatu egiten dituela herritarrak, “ugariak izan baitira udal taldeak jaso dituen kexak espazio publikoen mantentze eta garbitasun ezari buruz”.
Elkarrekin Barakaldoren ustez, nahikoa da bertako kaleetatik paseo bat ematea, parke eta plazetan mantenimendu eskasa dagoela egiaztatzeko, espaloi zikinak txakurren gorozki eta txizengatik, bertan behera utzitako tresnak, kaxak eta objektu handiak birziklatzeko edukiontzien ondoan, zabor-poltsen metaketa, batez ere bilketa pneumatikoa dagoen guneetan “buzoiak oso txikiak direlako eta sartzen ez diren poltsak espaloietan geratzen direlako”, zehaztu du Casimirok.
Garrantzi berezia du, bere ustez, “lorategi botanikoak jasaten duen abandonu tamalgarriak”. Horren harira, Elkarrekin Barakaldoko bozeramaileak gogorarazi duenez, “duela hilabete batzuk salatu genuen barakaldarren aisialdirako gune garrantzitsu horren egoera txarra, eta argazki ugari ekarri genituen: eserlekuak eta eskailerak apurtuta, baldosak altxatuta, ur-eremuetako zikinkeria, bideetan indarrez sartzen den sasia, etab. Tristeki EAJ eta PSEren gobernu taldeak ez du inolako neurririk hartu orain arte bere mantenua hobetzeko”.
Elkarrekin Barakaldok EAJ eta PSE-EEren gobernu taldeari eskatu dio presazko neurriak har ditzala, espazio pubikoak mantentzeko eta kaleetako zikinkeria arazoak arintzeko.
Horrez gain, garbiketa zerbitzuen maiztasuna handitzea eta parke eta lorategien zaintza indartzea eskatu du ezkerreko koalizioak, espazio seguruak eta irisgarriak izan daitezen. “Ondo dago herritarren sentsibilizaziora jotzea, baina honek ez du aitzakia gisa balio behar. Udal gobernuak bere eginbeharrak betetzeko gai izan behar du, hiria egoerarik onenean mantentzeko, bertan modu osasuntsu batean bizitzeko”.
“Hori gertatzen da zerbitzu publikoak pribatizatzen direnean, enpresa pribatuek irabaziak lortzea lehenesten dute gure hiriari zerbitzu onena eskaini eta bertako langileak baldintza duinetan mantentzearen aurrean”, adierazi du Casimiro Castañok. Hori dela eta, Elkarrekin Barakaldok zerbitzu publikoen kudeaketa zuzenaren alde egiten jarraitzen du. “Azkenean askoz eraginkorragoa da, bere zerbitzu askoren kudeaketa berreskuratu duen estatu osoko udalerrien adibideek erakusten duten bezala”, zehaztu du.