Koordinatzaile Nagusia
Koordinatzaile Nagusia izatea Ezker Anitza-IUko ardura organiko nagusia da. Euskadiko Asanbladan hautatzen dute lau urtean behin. Ardura hori betetzen duenak erakunde osoa ordezkatzen du.
Gaur egun, Isabel Salud Areste da Ezker Anitza-IUko koordinatzaile nagusia, berriz hautatu baitzuten X. asanbladan.
Isabel Salud 1961ean jaio zen Sant Climent de Llobregat-en (Bartzelona), eta administraria da. Administrari funtzionarioko plaza lortu zuen 1991n Eibarko Udalean (Gipuzkoa). Ez da inoiz liberatua egon politikagintzan aritzeko, eta lanaldi-murrizketa baino ez du.
Hastapenak Sant Climent de Llobregat jaioterriko auzo-mugimenduan izan zituen. Ondoren, zinegotzi izan zen bi legegintzaldi, harik eta EAEra bizitzera etorri zen arte.
EAEra iritsita, ardurako zereginetan aritu da gizarte-mugimenduetan, eta PCE-EPKko idazkari nagusia izan zen 2002tik 2012ra bitartean. Urte horretako azaroan Ezker Anitza-IUko koordinatzaile nagusi hautatu zuten.
2016an Diputatuen Kongresuaren XII. legegintzaldirako Unidos Podemosko diputatu hautatu zuten, Gipuzkoako hautesbarrutian. Diputatu zelarik parte-hartze aktiboa izan zuen Kongresuan amiantoaren biktimentzako konpentsazio-funtsa sortzeko eratutako ponentzian, eta sindikatuekin eta ukitutako pertsonekin lan egin zuen haien proposamenak bideratzeko eta, horrela, biktimei ahalik eta estaldurarik handiena emateko.
Isabel Salud Areste langile-borrokarekin konprometitutako emakumea da. Izugarri maite ditu bizitza eta animaliak. Atsegin du irakurtzea eta mendian txakurrarekin ibilaldiak egitea, baina onartzen du ez duela horretarako nahiko lukeen denbora.