Ezker Anitza-IU zer den

Ezker-Anitza-IU izaera antikapitalistako mugimendu politiko, sozial eta kulturala da, eta erakunde politiko eta juridikoki burujabean eratuta dago. Helburutzat du sistema kapitalista sistema sozialista bihurtzea, printzipio demokratiko hauetan oinarrituta: justizia, berdintasuna, askatasuna, elkartasuna, internazionalismoa, partaidetzazko demokrazia eta ingurumenarekiko errespetua. Eta antolatzen da, halaber, zuzenbide-estatu sozial eta demokratiko, errepublikano, laiko, federal, plurinazional eta solidario baten arabera, eta patriarkatua gainditzeko xedearekin.

Ezker Aniza-IUren subiranotasuna bere afiliatuetan datza, eta benetako aukera-berdintasuna bermatuko zaie beti kide guzti-guztiei. Euskadiko Asanbladan adierazten da subiranotasun hori, organo horrek EAEko gizartearen aurrean ordezkatzen baitu ideologia pluraleko talde honen iritzia, non parte hartzen baitute beren borondatez afiliatzen diren alderdiek, kolektiboek eta pertsona guztiek. Horiek guztiek Ezker Anitza-IUren politika –asanblada eta zuzendaritza-organoetan onetsia–, administrazio- eta finantza-funtzionamendua eta Estatutuak onartu eta aurrera eraman beharko dituzte.

Ezker Anitza-IU ezker aurrerakoiaren Euskadiko erreferente politikoa da. Era ireki eta asanblearioan lan egiten du, ahalik eta biztanle gehien erakarri nahian, batez ere sektore aurrerakoiak, herritarren mugimenduak, langileak eta mugimendu alternatiboak. Helburu politikoak lortzea errazteko balio behar du erakundeak, baina malgutasunez egokituko da helburu horietara, praktika sozialera eta kide dituen pertsonetara.

Back to top button