Lan-sareak
Errepublikazaletasuna eta Oroimen Historikoa
Gure historiak erakusten digunez, herriaren batasunaren eta borrokaren bitartez baino ez dira lortzen konkista sozialak; horregatik, eskatzen dugun sistemak sektore popularren eskubideak lehenetsi behar ditu oligarkien interesen gainetik, eta horixe egiten du ERREPUBLIKAk.
Gure iritziz, errepublikaren proiektua ezin da nostalgian edo oroitzapenean bakarrik, ezta nagusiki ere, oinarritu. Hori dela eta, lantzen ari garen errepublikaren etorkizuneko proiektuak herritarren arazoei eta desirei erantzun behar die, eta denok hartu behar gaitu barnean.
Lan-sare honen beste jardun-esparru bat OROIMEN HISTORIKOAREN politika publikoa defendatzea da, zeinak EGIA, JUSTIZIA ETA ERREPARAZIOKO printzipioei erantzun behar baitie errepresio frankistaren biktimei dagokienez.
Hezkuntza
Gaur egungo EAEko eskola-sistema ia % 50ean banatua dago ikastetxe publikoen eta itunpeko ikastetxe pribatuen artean, eta sistema hori dago, hain zuzen ere, ikasleen jatorriaren eta gizarte-klasearen araberako eskola-segregazioaren oinarrian. Segregazio hori onartezina da, aukera-berdintasunaren kalterako baita. Horren aurrean, eredu publiko integrala arian-arian garatzearen alde egiten dugu guk.
Gure helburua hezkuntza-sistema berdinzaleagoa bultzatzea da, diskriminazioa borrokatzen duena eta euskalduntzeko tresna eraginkorragoa dena.
Ekologismoa eta Ingurumena
Ezker eraldatzailearen erakundea garen aldetik, bizi dugun krisi sistemikorako konponbide baliagarriak proposatzeko betebeharra dugu; uste dugu planetaren mugei eta haren baliabideei buruzko hausnarketa sakona egin behar dugula, gizarte-eredu berri bat diseinatzeko. Gizarte horrek pertsonek bizitza osasuntsu bat izateko oinarrizko beharrei erantzungo die, eta, aldi berean, gure bizi-sistema egungo planetako espezie guztien bizitzarako baldintza ezin hobeetan mantentzeko gai izango da. Horretarako, zuzen birbanatuko dira baliabideak, egungo sistema kapitalistako pilaketa-ereduak alde batera uzteko.
Feminismoa
Zinez uste dugu egiturazko begirada horren bitartez baino ez dugula lortuko erakundeak eta politika publikoak eraldatzea borrokari hel diezaioten: zainketa-kate globalaren kontra; hezkuntza-sisteman emakumeen historia ezkutatzearen kontra; esplotazio bikoitzaren kontra; justizia patriarkalaren kontra; emakumeen salerosketaren kontra; administrazio-egoera irregularra duten emakumeen, landa-eremuko emakumeen eta LGTBI pertsonen eskubideen alde; salerosketaren, prostituzioaren eta alokairuko sabelen kontra edo estatuaren eta gizonen arteko erantzukizun partekatuaren alde.
Ezker Anitza-IUk borroka feminista estatu-auzi gisa defendatzen dugu
. Feminismo horrek guztia aldatu behar du, eta ondorioz, kapitalismoaren,
arrazakeriaren eta LGTBLfobiaren kontrakoa eta ekologista izan behar da.
Bakea eta Elkartasuna
Bakea eta Elkartasuna sarearen helburua zera da: lana eta koordinazioa bultzatzea elkartasun eta lankidetzaren arloko mugimenduan parte hartzen duten Ezker Anitza-IUko militanteen eta lankidetza erakundeetatik lantzen duten militanteen artean.