Ezker Anitza-IU Sopelak gertuko enplegua sustatzeko programa bat bultzatu du

Integra, langabezian dauden pertsonei zuzendutako talde laguntza programa espezializatua da, Eder García Ezker Anitza-IUko zinegotzia buru duen Tokiko Garapen Arloak bultzatua.
Maiatzaren 29an, Sopela Integra programa aurkeztu zen Kurtzio Kultur Etxean. Lan munduan sartzeko zailtasunak dituzten herritarrei laguntza espezializatua eta taldekakoa ematen die programa honek. Sopelako Udaleko Toki Garapen Sailak sustatu du, Aldalan enpresaren laguntzarekin
2023an jarri zuten abian ekimena.Programan parte hartzen duten herritarren beharen arabera, bi ibilbide pertsonalizatu eskainiko dituzte, eta, bereziki, lana bilatzeko zailtasunik handienak dituzten pertsonengan jarriko dute fokua: langabezian denbora luzea daramatenengan, egoera zaurgarrian daudenengan
Ibilbide espezifiko hori 2025/2026 ikasturtean jarriko da martxan lehen aldiz, eta irailean hasiko da. 2024ko apirilean Sopelak 2008ko urtarriletik izan dituen enplegu-daturik onenak lortu zituen arren, Tokiko Garapen Sailak laguntza espezifikoa behar duten pertsonengan jarri nahi du arreta.
Maiatzaren 29ko aurkezpen jardunaldira 60 langabe eta udalerriko hainbat enpresa hurbildu ziren. Horietako batzuk mahai-inguru batean parte hartu zuten, eta bakoitzaren esperientzia pertsonalak elkarbanatu eta tokitik jarduteko eta hurbileko enplegua sustatzeko moduez hausnartu zuten.
Eder Garcia, Tokiko Garapen saileko zinegotziaren hitzetan: “Enpresen eta enplegua bilatzen ari diren pertsonen arteko topaketa hauen bitartez, komunitatea indartu eta gizarte-kohesioa sustatu nahi dugu, hurbileko enpleguak eskaintzen dituen aukerak mahai gainean jarriz. Garrantzitsua da udalerriko enpresen beharrei eta lana bilatzen ari diren horiei norabide bera ematea”.
Aurkezpenean bertan, 34 pertsonak eman zuten izena programan, eta, gaur egun, 85 pertsona daude interesatuta ekimenean parte hartzeko.