Arantza Gonzalezek kritikatu du gizarte-larrialdietarako laguntzak duela zazpi hilabetetik ez zaizkiela iristen behar dituzten pertsonei

Elkarrekin Donostia udal taldearen barruan dagoen Ezker Anitza-IUko zinegotziak mozio bat eramango du ostegun honetako udal batzarrera eta bertan EAJ eta PSEren Udal Gobernuari eskatzen dio GLLen eskaera guztien ordainketa azkartu dezala jasotzeko eskubidea egiaztatuta dutenei.
2025kjo uztailaren 22a. Arantza Gonzalez Elkarrekin Donostia taldeko Ezker Anitza-IUko zinegotziak salatu duenez, gizarte larrialdietarako laguntzak duela zazpi hilabetetik ez dira iristen onuradunengana, EAJren eta PSEren udal gobernuak urte hasieratik etenda baititu. Ezker Anitza-IUko ordezkariaren ustez, “ez da onargarria aurten jasotzeko eskubidea aitortuta duten pertsonek jaso ez izana”; izan ere, gogorarazi duenez, “larrialdiko laguntza jaso duten pertsonek arazo ekonomiko larriak dituzte oinarrizko beharrak asetzeko, eta Udala bezalako erakunde batek ezin ditu zazpi hilabete eduki gizarte-zerbitzuek horiek jasotzeko hitzordua noiz izango zain”.
Arantza Gonzalezek adierazi duenez, “laguntzak aldi baterako etetea arazo larria da hainbat arrazoirengatik urrakortasun-maila altua duten familientzat, batez ere emakumeentzat; izan ere, laguntza jasotzen duten pertsonen ia % 69 dira, eta horietatik % 42k 65 urte baino gehiago dituzte. Udal Gobernuak sentsibilitate handiagoa erakutsi beharko luke auzokide hauekin eta kobrantza arindu”.
Hori dela eta, Arantza Gonzalezek mozio bat eramango du ostegun honetan, uztailak 24, EAJri eta PSEri GLLak jasotzeko eskubidea duten pertsona guztiei ordaintzeko exijituz, “oinarrizko beharrei aurre egiteko diru hau behar duten familia horiei atseden bat emateko”. Zentzu horretan, Ezker Anitza-IUk azpimarratu du
“ez duela ezertarako balio Udal Gobernuak ordainketa atzeraeraginezko izaerarekin egingo dela esatea, egoera hau larriagotu dezakeelako”.
Gainera, Arantza Gonzálezek osoko bilkuran eskatuko du Udalak urte hasieran ez dezala eten GLLen ordainketa horiek jasotzeko eskubidea egiaztatuta duten pertsonei.