
“Martxoaren 3ko emakumeen eta gizonen borroka sindikala eta langileria eredugarria da langileriaren alde eta guztiontzako justizia sozialaren alde egunez egun borrokan jarraitzeko”.
Ezker Anitza-IU Gasteizko Zaramaga auzoan izan zen astelehen honetan, 1976an poliziak hildako bost langileak gogoratzeko. Astebeteko mobilizazioetan eta greba orokorrean parte hartu zuten, lan baldintza eta soldata duinak eskatzeko. Langile-klasearen aurkako polizia-sarraski handienaren ondoren, 49 urte igaro dira, eta oraindik ere aldarrikatzen dugu haien oroimena aitor dadila eta justizia egin dadila langileen aurkako eraso bortitz horren egileekin.
Urtero bezala, Ezker Anitza-IUko ordezkariek lore eskaintza egin zuten martxoaren 3ko biktimak gogoratzen dituen monolitoan eta euren langile borroka eta eredua goraipatu zituzten. Hala, Jon Hernandez PCE-EPK-ko idazkari nagusi eta Ezker Anitza-IUko zuzendaritzako kideak adierazi zuenez, “martxoaren 3a biktimentzako memoria eta justizia eguna da, baina gizonentzako eta emakumeentzako gizarte justuago baten alde aldarrikatzeko eta borrokatzeko eguna ere bada”.
Bestalde, Arabako Ezker Anitza-IUko koordinatzaile José Damián García-Morenok azpimarratu zuenez, “martxoaren 3ko emakumeen eta gizonen borroka sindikala eta langileria eredua da egunez egun langileriaren alde eta guztiontzako justizia sozialaren alde borrokatzen jarraitzeko”.
Tamalez, orain arte ez da inor kondenatu gertakari horiengatik, eta, beraz, ez dugu etenik izango Gasteizen martxoaren 3an izandako sarraskiaren biktimentzat justizia eskatzeko ahaleginean.