Sopelako gure zinegotziak “Gure Lurreko Merkatua” ekimena bultzatu du

Sopelak nekazaritzako elikagaien hurbileko merkatua izango du larunbat goizetan Urgitxietan. Gure Lurreko Merkatua ‘ekimena martxoaren 29an, larunbatean, jarriko da martxan, Udaleko Toki Garapen Sailak bultzatuta, gure zinegotzi Eder García buru dela, eta Jata Ondo, Uribe Eskualdeko Landa Garapenerako Agentziarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiko Natura eta Nekazaritza Sailarekin lankidetzan.
Gure Lurreko Merkatuak aukera emango die Sopelako, Uribe Kostako eta Bizkaiko baserrietako bertako ekoizleei, larunbatero, 10:00etatik 14:00etara.
Toki Garapeneko Sailak abian jarri du proiektu hau, herritarrek Larrabasterra inguruan dinamizazio-ekintza gehiago egiteko egindako eskaerari erantzuteko eta, horrela, Sopelako herriarekin integratzaileagoa izango den toki-garapena bultzatzeko.
Horrela, tokiko kontsumoa eta udalerriaren garapen ekonomikoa sustatzen laguntzea espero da.
Martxoaren 29an, inaugurazio egunean, talo banaketa, trikitixa kalejira eta dantza egingo dira Urgitxieta plazaren inguruan.