EzkerAnitza-IU Sopelak ‘Sopelan Puntz Puntu’ dendarako deskontu bonuen kanpaina bultzatu du Toki Garapeneko zinegotzigotik

Deskontu-bonuen kanpainari beste buelta bat emateko asmoz, Sopelako 23 saltokik parte hartu dute deskontu-bonuen kanpainaren diseinuan, prozesu parte hartzaile baten bitartez.
Maiatzetik ekainera, hiru lan saio egin zituzten, iazko kanpainan hobetu beharreko alderdiak identifikatu eta aurtengo kanpaina elkarlanean diseinatzeko.
Toki Garapeneko Alorrak, Eder García Ezker Anitza-IUko zinegotzia buru duela, epe luzerako kontsumo-ohiturei buruzko ikuspegia mantendu nahi du, hurbileko merkataritzan ohiko kontsumoa sustatuz. Gainera, kanpainaren diseinua eraldatu nahi izan da, Sopelako merkataritza irekita, bizirik eta kohesionatuta egon dadin laguntzeko, saltokiak eurak protagonista gisa jarriz: elkarri entzun eta modu bateratu eta horizontalean eraikiz.
Azken lan-saioan, “Roleplay” metodologiaren bidez probatu zuten kanpaina, eta erabiltzaileei aukera eman zitzaien, ingurune erreal batean, produktu edo zerbitzuarekin elkarreraginean ari balira bezala jokatzeko.
Deskontu-bonuen kanpaina irailaren 15ean hasi, eta azaro amaierara arte luzatuko da. Hala ere, zozketako irabazleek, abenduaren 13ra arte izango dute bonuak trukatzeko aukera. Lehen astean, herritarrentzako informazio-gune ibiltari bat jarriko dute.
Sopelako Udaleko Toki Garapen sailak bultzatu du ekimena, eta 80.000 euroko aurrekontu-partida bideratu dute herritarrek bonuak eta zozketa bidezko deskontuak erabili ditzaten. Udaletik hurbileko saltokietan erosketak egitera eta erosketak egin ondoren eskura izango dituzten deskontu-bonuez gozatzera animatu nahi diete herritarrei.