Ezker Anitza-IU Bizkaiak Jose Miguel Gonzalez aukeratu du lurraldeko koordinatzaile

2026ko maiatazaren 18a. Ezker Anitza-IU Bizkaiak Jose Miguel Gonzalez Vicente aukeratu du lurralde antolaketaren koordinatzaile berri gisa. Ezker Anitza-IU Bizkaiaren XI. Batzarrak militantzia bildu zuen, zuzendaritza berritzeko eta aro berri honetarako politika eta lan orria markatzeko.
Koordinatzaile berriak militantziatik lortutako konfiantza eskertu du eta Ezker Anitza-IUren Bizkaiko ibilbide kolektiboa nabarmendu du. Jose Miguel Gonzalezek gogorarazi du ezkerreko alderdiak konpromiso historikoa hartu duela lurraldeko gehiengo sozialaren bizitza hobetzeko. “Ilusioarekin eta ezker eraldatzailetik gauzak alda daitezkeela erakusten jarraitzeko konpromisoarekin hartzen dugu txanda, langile klasearen bizi kalitatea hobetzeko”.
Ildo horretan, Lurralde Koordinakunde berriak Ezker Anitza-IUren zeregina aldarrikatu du, ultraeskuinaren aurrerapenari eta politika neoliberalei aurre egiteko eta bizkaitar guztiek etxebizitza duina, kalitatezko enplegua eta Bizkaia feministago eta inklusiboago batean bizitzeko duten eskubidearen alde borrokatzeko. “Gaur inoiz baino gehiago funtsezkoa da Ezker Anitza-IU bezalako indar baten lana benetan ezkerrekoa den proposamen bat lurralde osora zabaltzeko, gehiengo sozialaren interesak defendatuko dituena”.
XI. Asanbladak, halaber, Ezker Anitza-IU Bizkaiaren zuzendaritza kolegiatu berria aukeratu du, Jose Miguel Gonzalez Vicente, Imanol Expósito Delgado, Ana Saiz Quintano, Eneida de la Iglesia Vélez eta Manuel Higuera de Frutosek osatua.



