Bizkaia

Ezker Anitza-IU Bizkaiak errefusatu egin du Pradalesek Urdaibaiko Guggenheim bultzatzeko egin duen apustua, eta eskualdeko ekonomia bultzatzeko lehen sektoreari babesa ematearen alde agertu da

“Badakigu egungo lehendakariak horrelako makroproiektu faraonikoak nahiago dituela. Guk bizilagunei entzutearen aldeko apustua egiten dugu, euren etorkizunaz eta bizi diren eskualdeaz erabakitzeko eskubidea dutelako “, azpimarratu du Julen Dominguez Ezker Anitza-IU Bizkaiko Antolakuntza idazkariak

Bilbo, 2024ko uztailaren 3a

Ezker Anitza-IU Bizkaiak ez du babesten turismo masiboa sustatzen duen proiektu bat, Urdaibai bezalako natur aberastasun handiko ingurune batean, eta bizilagunei entzutearen alde agertu da, “euren etorkizunaz eta bizi diren eskualdeaz erabakitzeko eskubidea dutelako”, adierazi du Julen Dominguez Antolakuntza idazkariak. Ezkerreko alderdia Imanol Pradales lehendakariak astelehenean esandakoaren aurka agertu da. Bertan, legegintzaldi honetan Urdaibaiko Guggenheimen proiektua bultzatzeko konpromisoa hartu zuen eta EAJren eta PSE-EEren arteko akordio programatikoaren parte dela gogorarazi zuen.

“Ez gaitu harritzen iragarpen honek, ezagutzen baitugu egungo lehendakariak horrelako makroproiektu faraonikoak nahiago dituela”, adierazi du Julen Dominguezek. Ezker Anitza-IUrentzat adibide argia da Eusko Jaurlaritzak ingurua biziberritzeko dituen planak “turismo masifikatuan oinarritzen direla, inguruneko aberastasun naturala arriskuan jartzearen kontura bada ere, nahiz eta zuzenean ez eraso”.

Ezker Anitza-IU Bizkaiko antolakuntza idazkariarentzat, Urdaibaiko eskualdea biziberritzeko, “eskualdean ezarrita dauden sektore produktiboei lagundu behar zaie, hala nola arrantzari, nekazaritzari edo abeltzaintzari, eskualdea ekonomikoki berrabiarazi eta turismo masiboari atea ez irekitzeko”.

Gainera, Julen Dominguezek berretsi duenez, “Urdaibaiko bizilagunekin antolatzeko konpromisoa dugu. Beharrezkoa da inguruan bizi direnei entzutea, egungo arazoei erantzuteko, eskualdearen etorkizun ekonomikoa eta ingurumenekoa arriskuan jarri gabe”.

Erlazionatutako mezuak

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Back to top button