Ezker Anitza-IU Bilbaok Udal Gobernuaren agerraldia eskatu du UEFAren finala baloratzeko

Zehazki, Garapen, Merkataritza, Turismo eta Enplegu zinegotziaren agerraldia eskatu du, urian eman den azken ekitaldi handiaren eraginari buruzko datuak eman ditzan
2025ko maiatzaren 26a. Elkarrekin Bilbao udal-taldeko Ezker Anitza-IUko zinegotzia, Xabier Jimenez, Kontxi Claver zinegotziaren, Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapen, Merkataritza, Turismo eta Enplegu Arloko arduradunaren, agerraldi-eskaera bat erregistratu du, ekitaldiaren eragin kualitatibo eta kuantitatiboaren berri emateko, udal-aurrekontuan kostu ekonomiko zuzena eta zeharkakoa azaltzeko, bai eta udalaren diru-kutxetara zerga-itzulketa, eremu ekonomikoan duen eragina, enpleguaren sorrera eta kalitatea, genero-ikuspegia, auzoetan duen eragina eta ingurumen-iraunkortasuna ere.
Horren ildotik, Jimenezek adierazi duenez, “maiatzaren 21ean Bilbon bizitakoa inflexio-puntua da hirian, eta horri buruzko azterketa zehatza egitea merezi du. Izan ere, beste behin ere, hiri osoak ahalegina egin du ikuspuntu guztietatik, eta hirian duen eragina ez da uniformea, ezta eredu jasangarria ere, hori bermatuko duen datu objektibo eta zorrotzik ez dagoelako”.
2024ko maiatzean, Ahal Duguk, Ezker Anitza-IUk eta Berdeak-Equok osatutako koalizioak ekimen bat erregistratu zuen, udalak babestutako edo lagundutako ekitaldi handi guztiek ebaluazio bateraturako tresna bat izan zezaten, hainbat parametro ere baloratu ahal izateko, hala nola auzoetako inpaktua, ingurumen- edo genero-inpaktua, zeharkako kostuak edo benetako itzulera fiskala. EAJ-PSE Gobernua gardentasun ariketa horren aurka agertu zen.
Horregatik guztiagatik, Xabi Jimenezen ustez, “opakutasun-ariketa horren aurrean, datuak behar dira, gobernu-taldeak agerian utzi duen triunfalismoaren aurrean ekitaldi horrek izan duen eraginaren benetako argazkia emango dutenak, halako ekitaldiak Bilborako benetan nahi ditugunak diren baloratu ahal izateko”.