Ezker Anitza-IU Bilbaok hiribilduko haurren parte-hartze eremuak zabaltzea proposatu du

Ezker Anitza-IUk ekimen bat aurkeztu du Bilboko Udalaren hurrengo osoko bilkurari begira, Bilboko haurren parte-hartze eremuak zabaltzeko helburuarekin.
Zentzu horretan Xabi Jimenezek gogorarazi duenez, “gaur egun, Haur eta Nerabeen Udal Kontseilua kontsultarako eta elkarrizketarako organo iraunkor eta egonkorra da, aldian-aldian biltzen eta antolatzen dena, eta haur eta nerabeen parte-hartzea artikulatzea du helburu, udal politiken esparruan ideiak adierazteko eta proposatzeko espazio bat emanez. Gaur egun, udalerriko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailako nesken 46 ordezkarik osatzen dute kontseilua. “
Baina Xabier Jimenezen ustez, “nesken eta mutilen parte-hartzea gazteagotik berma daitekeen zerbait da, hezkuntza-curriculumarekin batera, ingurune hurbilena – komunitatea, auzoa – deskubritzera eta parte hartzera gonbidatzea luzatzeko, eta ikaskuntza baliotsua izan daiteke parte-hartze sozialaren kultura txiki-txikitatik sendotzeko.”
Horregatik, Jimenezek “Lehen Hezkuntzako lehen edo bigarren zikloko neska-mutilentzat, auzoetatik hurbilen dauden barrutietan parte hartzeko espazio egonkor bat abian jartzea barrezkoa da, Bilboko ikastetxeekin batera egindako lanaren bidez, haur eta nerabeen parte-hartzea antolatzeko, eta beren auzoetako eta/edo barrutietako politiken esparruan ideiak proposatzeko gune bat ahalbidetzeko”.
Azken batean, “Haurren Hiri Adiskidearen III. Planaren esparruan, Haurren eta Nerabeen Tokiko Kontseiluak hiribilduko barrutietan dituen mekanismo egonkorren antzekoak bultzatu nahi dira, haur adin goiztiarragoetatik beren auzo eta/edo barrutietan hartzen diren erabakietan parte har dezaten sustatzeko”.



