Ezker Anitza-IU Barakaldok langabetuei, gazteei, pentsiodunei eta kolektibo ahulei zuzendutako Kbus Txartel Soziala martxan jartzea eskatzen du

“Neurri hau baliagarria izango da hirian garraio publikoaren erabilera sustatzeko eta babesik gutxien duten sektoreei mugitzeko eskubidea bermatzeko”, azaldu du Casimiro Castaño González bozeramaileak.
Barakaldo, 2025ko abenduaren 2a. Ezker Anitza-IU Barakaldok EAJ eta PSE-EEren Gobernu taldeari eskatu dio Kbus Txartel soziala abian jartzeko babesik ez duten kolektiboentzat. Helburu horrekin, mozio bat erregistratu du osoko bilkuran eztabaidatzeko gizarte-hobariaren sistema hori ezartzea, aukera emango diena langabeei, pentsiodunei, baztertzeko arriskuan dauden familia eta pertsonei eta gazteei udal-eskumeneko hiri-autobusa tarifa berezi batekin erabiltzeko.
Hala, “herritar guztien mugikortasun-eskubidea bermatzen da, eta, aldi berean, zerbitzu publikoetara joateko edo txartela jasotzen duten kolektiboek ikasteko joan-etorriak errazten dira”, azaldu du Casimiro Castaño Gonzalezek.
Gainera, neurri honek Barakaldoko auzoen artean mugitzeko garraio publikoaren erabilera sustatzeko balioko du, “kaleetan ibilgailu pribatuen trafikoa nolabait arintzea lortuko da”, azpimarratu du.
Casimiro Castañok gogora ekarri du neurria 2015ean onartu zela, 2017an “jada salatu genuen ez zela ezer egin horren inguruan eta orain berriro eskatzen dugu Kbus txartel soziala behingoz martxan jartzea”. Gainera, bozeramailearen eta Ezker Anitza-IU Barakaldoren ustez, “aurrerapen teknologikoek sistema ezartzeko orduan erraztasun handiagoa emango dute; beraz, horrek ez du esan nahi Udalari kostu handiegia ekarriko dionik, eta horren onura garrantzitsua izango da talde ahulenentzat”.
Erregistratu den mozioan, Ezker Anitza-IU Barakaldok Gobernu taldeari ere eskatzen dio hurrengo aurrekontuei Kbus txartel soziala gauzatzeko behar den diru kopurua emateko.



