Bizkaia

Bilboko Ezker Anitza-IUk hiriko merkataritza berdea eta jasangarria sustatzeko hainbat ekimen proposatu ditu

Proposatutako neurrien artean, nabarmentzekoak dira “saltoki berdeentzako” bereizgarri bat eta herritarrek saltoki horiek bereizteko gida bat martxan jartzea, bai eta Bilbao Ekintzak ekintzailetzari buruzko prestakuntza-ikastaroak abian jartzea ere, merkataritza jasangarriarekin eta hurbiltasunarekin lotuta.

2025 maiatzaren 15a. Merkataritza berdea jasangarritasuna sustatzen duen eta ingurumena babesten duen jarduera ekonomiko modu bat da. Hurbileko produktuak, ekologikoak eta ontzi berrerabilgarriekin edo soltean saltzen dira, eta aztarna ekologikoa edo baliabide-kontsumoa lantzen dira jarduera garatzeko momentuan.

Xabier Jiménez zinegotziaren hitzetan, “gero eta pertsona gehiagok egiten dute ontziratu gabeko produktuen kontsumo arduratsua, hurbiltasunekoa, ziurtagiri ekologikoarekin, hondakinen sorrera murriztea erraztuko duena, ontzi berrerabilgarriak eta/edo itzulgarriak erabiliko dituena, energia edo ura aurreztuko duena, edo bidezko merkataritzaren ziurtagiria dutena, beste irizpide batzuen artean”.

Ildo horretan, zinegotzi ezkertiarraren ustez, “merkataritza berdeak hainbat elementu bereizgarri eskaintzen ditu, gauzak egiteko beste modu bat, gure ustez bereizgarri batekin aitortzea eta sozializatzea merezi duena, bai eta Bilbao Ekintzarekin harremanetan jartzen diren ekintzaileentzako zerbitzuen baitan lan-ildo bat irekitzea ere”.

Horrela, Elkarrekin Bilbao koalizioak (Podemos, Ezker Anitza-IU eta Berdeak-Equo) ekimen bat planteatuko du hurrengo osoko bilkuran, Bilbao Ekintzaren bitartez eta merkataritzaren eta ostalaritzaren sektoreko erakundeekin lankidetzan, Merkataritza Berdea-Saltoki Berdeak bereizgarri bat abian jartzeko. Bereizgarri horren bidez, negozio-eredu jasangarri baten alde edo ezarri beharreko kalitate eta ingurumen-justiziako beste irizpide batzuen alde egiten duten ostalaritza, saltokiak eta establezimenduak identifikatu ahal izango dira.

Bestalde, ekimen honi atxikitako establezimenduak ezagutarazteko gida bat egitea planteatzen da, bizilagunek eta bisitariek Merkataritza Berdea-Saltoki Berdeak bereizgarri honen bidez ziurtatutako merkataritza- eta ostalaritza-establezimenduen eskaintzaren berri izan dezaten.

Azkenik, Bilbao Ekintzako Ekintzailetza Unitatetik laguntza jasotzen ari diren ekintzaileei zuzendutako banakako aholkularitza-zerbitzu espezifikoen esparruan, ekonomia berdearen aukerei buruzko espezializazio-geruza bat proposatzen da, kalitate-irizpideetan eta ingurumen-justizian oinarrituta.

Jimenezen hitzetan, “hurbileko merkataritza jasangarri eta kalitatezkoaren aldeko apustua egitea da, auzoen aldeko apustua egiten ez duen beste merkataritza mota baten edo garapen iraunkorraren aldeko apustua egiten duen elementu bereizgarri gisa. Kontua da gure merkatarien eta ostalarien jardunbide egokien aldeko apustua egitea, horiei balioa ematea eta ekitea pentsatzen ari diren pertsonentzat ere erreferente izatea”.

Erlazionatutako mezuak

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Back to top button