Bizkaia

Ezker Anitza-IU Sopela Urkoko autokarabanen aparkalekua hobetzeko udal proiektu baten buru da

Eder García: “Eguneratu gabe 11 urte daramatzan aparkalekua hobetzea bilatzen dugu eta batez ere gaur egungo beharrekin bat datorren espazio moderno bat eskaintzea, autokarabanak erabiltzen dituzten pertsonek urte osoan zehar Sopela bisitatu eta ezagutzeko aukera izan dezaten”.

Datozen hilabeteetan, Sopelako Udalak jarduketa bat egingo du Urkoko aldi baterako aparkaleku turistikoa optimizatzeko. Oraingo diseinua 2014koa da. Autokarabanan egiten den turismoaren gorakadak –azken urteetan nabarmen hazi den bidaiatzeko modua– esku-hartze hau bultzatu du, instalazioak bisitatzen gaituzten pertsonen zein udalerriaren beraren behar berrietara egokitzea bilatzen duena. Eder Garcia Toki Garapeneko zinegotziak (Ezker Anitza-IU) gidatzen du proiektua.

Kalitate handiagoko zerbitzua eta esperientzia hobea eskaintzeko helburuarekin, pintaketa eta seinaleztapen lanak egingo dira, espazioaren itxura hobetu eta urte osoan erabiltzeko aukera emango dutenak, autokarabanentzako mugatutako eta bereizitako eremu batekin. Horrela, guneak hogeita hamar autokarabana aparkatzeko aukera emango du uztailean eta abuztuan, eta beste hamaika urte osorako, turistentzat soilik. Jarduketa honek ez dio inolako kalterik ekarriko S.D.-ren jarduerari. Ugeragak proiektuaren berri eman du eta positiboki baloratu du Udalaren planteamendua.

Jarduera honen bidez, Toki Garapeneko Alorrak tresna bat eskaini nahi du autokarabanak erabiltzen dituzten pertsonek Sopela urte osoan bisitatu eta ezagutu dezaten.

Egin beharreko hobekuntzen artean sartzen da aparkatzeko lurzatiak berdez pintatzea eta mugatzea. Horrez gain, mugikortasun murriztua duten pertsonentzako lau plaza, motor eta bizikletentzako aparkalekuak eta birziklatzea errazteko edukiontzien uharte oso bat jarriko dituzte.

Bestalde, bigarren mailako aparkalekuan dagoen garbigunea urte osoan egongo da erabilgarri, eta seinale egokiak jarriko dira, bai bertikalak, bai horizontalak.

Prozesu parte-hartzailea

Egungo aparkalekuak ez duenez erabilerak arautzen dituen ordenantzarik, Tokiko Garapen Arloak beharrezkoa ikusten du espazioa antolatzeko eta kirol eta turismo erabileren arteko elkarbizitza sustatzeko prozedura parte-hartzailea abiatzea: Ugeraga Elkarteak urte osoan –uztailean eta abuztuan izan ezik– aurrera eramaten duen kirol-erabilera eta autokarabanek ematen duten turismo-erabilera.

Interesa duten herritarrek, erakundeek eta elkarteek Turismo Sailaren posta elektronikoaren bidez bidali ahal izango dituzte proiektuari buruzko iritziak. Epea 20 egun baliodunekoa izango da, maiatzaren 13tik, asteartea, hasita.

Toki Garapeneko zinegotzi Eder Garciak hobekuntzen garrantzia azpimarratu du: “Inbertsio honen bidez, hiru helburu lortu nahi ditugu: eguneratu gabe 11 urte daramatzan aparkalekua ingurune naturalarekin harmonizatuko duen itxura emanez egokitzea; bigarrenik, lehen aldiz, autokarabanarekin bisitatzen gaituzten pertsonei urte osoan zehar egiteko aukera ematea; eta hirugarrenik, kirol-erabileraren eta uztailetik uztailera bitarteko erabilera turistikoaren arteko elkarbizitza erraztea, goi-denboraldia mugatuz”.

Erlazionatutako mezuak

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Back to top button