Sopelak Merkataritza Biziberritzeko Plan Berezi Berritzaile bat abian jarri du, hiri ekonomia eredu jasangarri eta lehiakor bat bultzatzeko

Proiektuaren buru Eder Garcia Toki Garapeneko zinegotzia da, Ezker Anitza-IUko ordezkaria Elkarrekin Sopela udal taldearen barruan. Plan berezi honek hurbileko hiri ekonomiaren eredu jasangarria bultzatu nahi du, tokiko garapen ekonomikoa dinamizatzeko gai izango dena, merkataritza sarea, ostalaritza eta zerbitzuak indartuz, lehiakortasuna hobetuz.
Sopela, 2025ko otsailaren 5a. Sopelako Udalak funtsezko urratsa eman du udalerriaren hurbileko ehun ekonomikoa eraldatzeko, Hiri Ekonomiaren Plana abiarazita. Plan hori 2025eko lehen seihilekoan garatuko da, Ikertalde aholkularitza-enpresarekin lankidetzan.
Udalak, tokiko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak indartuz eta hauen lehiakortasuna hobetuz, tokiko garapen ekonomikoa dinamizatzeko gai izango den hurbileko hiri-ekonomia eredu iraunkorra bultzatzeko konpromisoa du. Plana udaleko lan-dinamika sakon baten baitan kokatzen da, tokiko estrategia osoa eguneratzea bilatzen duena, hainbat arlotan eraginez. Hala nola, mugikortasunean, kulturan eta kirolean, turismoan edo hiri-ekonomian, besteak beste.
Lan-prozesua Toki Garapeneko zinegotzia den Eder García Lópezek, Ezker Anitza-IUko ordezkaria Elkarrekin Sopela udal taldearen barruan, gidatutako lehen bilerekin hasi da, Ikertalde plan estrategikoa egiteko kontratatutako enpresarekin lankidetzan. Lan-plana 2025eko udarako amaitzea aurreikusten da. Planak udalerriari ibilbide-orri bat eskaintzeko helburua dauka, merkataritza-sektoreari eta kontsumitzaileei eragiten dieten erronka nagusiei eraginkortasunez aurre egiteko gai izango den hiri-ekonomia eredu bat lortzeko.
Plana partaidetza-prozesu baten bidez garatuko da, eta prozesu horrek hiri-ekonomia osatzen duten sektoreen ikuspegia jasoko du, bai eta Sopelako biztanleriarena ere, tokiko dinamika sozioekonomikoaren protagonista nagusiak diren heinean. Horretarako, Ikertaldek inkesta prozesu bana egingo die sektoreari eta herritarrei. Gainera, hainbat lan-saio egingo dira, eta Sopelako herritarren iritzia jasotzeko interakzio-bideak erraztuko dira.
Hartara, Eder Garcia Lopez, Toki Garapeneko zinegotzia sektore osoa eta biztanleria guztia gonbidatzen du Merkataritza Biziberritzeko Plan honen egikaritze-prozesuan parte hartzera, zeina Sopelako Udalak herri oparoago eta iraunkorrago bat lortzeko konbentzimendutik sortzen den.