Sumar koalizioaren bilera Eusko Legebiltzarrean, legegintzaldi berrirako ibilbide-orria erabakitzeko
Sumar Mugimendua, Ezker Anitza-IU, Berdeak-Equo eta Más Euskadi Eraiki erakundeetako zuzendaritzetako ordezkariek bilera egin dute gaur Eusko Legebiltzarrean, koalizioak legegintzaldi honetarako jarraituko duen ibilbide-orria diseinatzeko Hala deskribatu du Jon Hernandez legebiltzarkideak, Alba García Martín Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan Sumarren lehendakarigaiarekin batera komunikabideen aurrean egindako agerraldian.
Jon Hernandezek aurreratu duenez, koalizioak programa eta hauteskunde kanpainako konpromisoak “lan plan parlamentario batean” sartu nahi ditu. . “Badakigu ekainean gobernu bat osatu arte ez dela ekimen zehatzik eztabaidatuko, baina gaur egun ekimen horiek gure hauteskunde-programan oinarrituta diseinatzen ari gara”.
Sumarreko legebiltzarkideak azpimarratu duenez, “Euskadi ez da gelditzen, eta jendearen arazoek hor jarraitzen dute; beraz, gu lanean hasten gara Eusko Jaurlaritzaren politikak iraultzeko, batez ere lehendik geneukan gobernu bera berretsiko dela dirudienean, aurpegi berriekin baina politika berberekin”.
Bestalde, Alba García Martínek “babesa” adierazi die Euskadiko unibertsitateetan kanpaldiak eta mobilizazioak egiten ari direnei. “Eskerrik asko zuen konpromisoagatik. Zuek, genozidioa salatzen ari zareten ikasleok, jarraitu beharreko eredu zarete, eta gure errespetua merezi duzue. Sumarren berriro esan nahi dugu genozidioa gelditu behar dela, su-etena eskatzen dugu eta gobernuek Israelekin dituzten harreman guztiak haustea “.
Ondoren, García Martínek adierazi du bilera hau “koordinazio politikorako lan-espazio baten” lehenengoa dela, eta bertan alderdi politikoek aldizka erabakiko dutela beren ibilbide-orri instituzionala. “Arreta handiarekin jarraituko gara Eusko Jaurlaritza osatzeko ahal diren adostasunak eta ikusiko dugu errokeen mailan badaude. Erronka horiek politika egiteko beste forma bat behar dute. Kanpaia esan diren gauzak erakundeetan egiteko. Eta hau PSEren eta EAJren ardura da”,zehaztu du.