Ezker Anitza-IUren ustez “eskandalagarria” da EITBk 96 milioi euro publiko ordaintzea Itxaso Atutxa fitxatu duen produzio pribatuen sareari

Ezkerreko alderdiarentzat “ate birakariak eta diru publikoarekin eremu nazionalistako proiektu pribatuak finantzatzea EAJren praktika ohikoegia bihurtu da, eta ez da batere etikoa”.
2026ko abuztuaren 12a. EITBk, euskal telebista publikoak, 96 milioi euro baino gehiago konprometitu dituela jakin ondoren, EAJren esparruko hainbat produziorekin, horietako bat Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko buruzagi ohia buru duela iaztik; Ezker Anitza-IUk “EAJn ohikoegiak diren horrelako praktikak eskandalagarriak eta etika gutxikoak” direla esan du.
Ezkerreko alderdiaren ustez, “EAJren ate birakarien beste adibide bat da, mesfidantza eta desafekzio politiko handiagoa eragiten duena, herritarrek gutxi batzuen txiringitotzat hartzen baitute”.
Era berean, Ezker Anitza-IUk salatu du horrelako praktikekin “arlo politiko jakin bateko enpresa eta proiektu pribatuak finantzatzen direla diru publikoarekin. Benetako zentzugabekeria iruditzen zaigu guztion diruaren opari hau”, adierazi dute.

Azkenik, Ezker Anitza-IUk deitoratu duenez, “EAJk elikatutako ate birakarien dinamika horrek Euskadin publikoaren eta pribatuaren arteko muga, interes orokorraren eta gutxi batzuenaren artekoa, gero eta lausoagoa delako pertzepzioa eragiten du”.