Gipuzkoa

Ezker Anitza-IUk Irungo Sanmartzialetako berdintasunezko alardean parte hartu du

Arantza González, Ezker Anitza-IUko koordinatzailea Gipuzkoan; Jon Hernández, legebiltzarkidea; Santi Jiménez, eskualdeko koordinatzailea, Irungo antolakuntzako beste kide batzuekin batera, San Martzial jaietako berdintasunezko alardeari harrera egitera joan ziren

Irun, 2024 ekainaren 29a

Gonzalezek, beste behin, zoriondu du Irungo Alardean emakumeek berdintasunez parte hartzea ahalbidetzen dutenak. Era berean, erabateko berdintasuna gizonek eta emakumeek Alarde bera partekazen dutenean lortuko dela adierazi du, ezin baita berdintasunetik kanpoko ermurik egon, ezta jaiak ere.

Hori dela eta, bi alarde egotea normaltzat ez hartzeko eskatu dio Eider Mendoza Gipuzkoako Ahaldun Nagusiari, “horrek desberdintasuna normalizatzea baitakar, horietako batek emakumeen eta gizonen berdintasunean parte hartzea baztertzen baitu”.

Ildo horretan, gogorarazi du lurraldeko herri askotan emakumeak parte hartzen ez zuten jai-ekitaldietan sartu direla, egungo gizarteak berdintasunean aurrera egin duelako eta naturaltasunez onartzen duelako emakumeok gune guztietan egotea.

Bestalde, Jon Hernandezek Emakunderi estaku dio Alardearen desberdintasun-egoerarekin amaitzeko sakon lan egiteko, “jaietako eta partaidetzako ekitaldi bat ezin baita emakumeen diskriminazioaren adibide izan”.

Bukatzeko, Santi Jiménezek zorionak eman dizkie irundarrei beren herriko jaiengatik. “Espero dut festa giroan eta berdintasunez gertatzea, inolako eraso sexistarik gabe, albiste bakarra egun hauetako jardueretan herritarrek beren familia eta lagunekin batera parte hartzea izanik”.

Erlazionatutako mezuak

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Back to top button