EuskadiGipuzkoaSin categorizar

Ezker Anitza-IUk Arrasaten gertatutako lan-istripu hilgarria salatu du eta gertatutakoa lehenbailehen argitzeko eskatu du

Ezkerreko alderdiak atzo, astelehena, arratsaldean Santa Teresako igogailuetan lanean ari zela hil zen langilearen heriotza deitoratu du, eta hildako langilearen familiari, lankideei eta gertukoei doluminak eman dizkie

Arrasate, 2024ko otsalilaren 27a Ezker Anitza-IUk doluminak helarazi nahi izan dizkie Santa Teresako igogailuetako lanetan arratsaldean izandako lan-istripuan hil zen langilearen familiari, lankideei eta senideei, eta azpimarratu du “tamalgarria” dela “hamaika langilek bizia galdu izana Euskadin aurten hasi zenetik”.

Ezker Anitza IUk gertatutakoa lehenbailehen argitzeko eskatu du, eta beharrezkoa balitz, sor daitezkeen erantzukizunak argitzeko. Ildo horretan, gaineratu duenez, “lan-merkatuak pairatzen duen prekarietatea, bereziki eraikuntzaren sektoreetan, erregistratzen diren heriotza-tasa jasanezinen atzean dago”.

“Garrantzitsua da Prebentzio Legea ahalik eta zorrotzen betearaztea lantoki guztietan, prebentzioa funtsezkoa baita guztiok baldintza seguruetan lan egiteko, batez ere lan-prekarietate handiagoa dagoen egoeretan”.

Era berean, Ezker Anitza-IUk uste du baliabide gehiago eman behar zaizkiela Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeari eta Lan Ikuskaritzari, “prebentzioa ezin delako enpresen esku bakarrik utzi”.

Azkenik, ezkerreko alderdiak “enpresen segurtasun faltaren aurrean irmotasun handiagoa”laneko segurtasunak lehentasuna izan behar baitu edozein lanpostutan”, eskatu du.

Erlazionatutako mezuak

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Back to top button