Gipuzkoa

Ezker Anitza-IU Gipuzkoak Santi Jiménez Ussía aukeratu du lurraldeko koordinatzaile

Ezker Anitza-IU Gipuzkoak Santi Jimenez Ussia aukeratu du lurralde antolaketaren koordinatzaile berri gisa. Ezker Anitza-IU Gipuzkoak militantzia bildu zuen XI. Batzarrean, zuzendaritza berritzeko eta aro berri honetarako politika eta lan orria markatzeko.

Aurreko legealdian Irungo Udaleko Hezkuntza, Gazteria, Garapenerako Lankidetza eta Memoria Historikoaren arloetako ordezkaria izan zen koordinatzaile berriak militantziatik lortutako konfiantza eskertu du eta Ezker Anitza-IUk Gipuzkoan duen ibilbide kolektiboa balioan jarri du. Bere hitzaldian, Santi Jimenezek gogorarazi du ezkerreko alderdiak konpromiso historikoa duela lurraldeko gehiengo sozialaren bizitza hobetzeko. “Ezker eraldatzailetik langileriaren bizi kalitatea hobetzeko gauzak alda daitezkeela erakusten jarraitzeko ilusio eta konpromisoarekin hartzen dugu erreleboa”.

Zentzu horretan, Lurralde Koordinakunde berriak Ezker Anitza-IUren papera aldarrikatu du, ultraeskuinaren aurrerapenari eta politika neoliberalei aurre egiteko eta gipuzkoar guztiek etxebizitza duina, kalitatezko enplegua eta Gipuzkoa feministago eta inklusiboago batean bizitzeko duten eskubidearen alde borrokatzeko. “Gaur inoiz baino gehiago funtsezkoa da Ezker Anitza-IU bezalako indar baten lana, gehiengo sozioaren interesak defendatuko dituen proposamen benetan ezkertiarra lurralde osoan zabaltzeko.

XI. Asanbladak Ezker Anitza-IU Gipuzkoa alderdiko zuzendaritza berria ere aukeratu du, Santi Jimenez Ussia, Rosa Rubio, Jose Alvarez, Blanca Merchan eta Hugo Martin-Santosek osatua.

Erlazionatutako mezuak

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Back to top button