Araba

Ezker Anitza-IU Araba Buesa Arena eta ondoko aparkalekua saltzeko eragiketaren aurka dago: “Arabar guztien ondare publikoa da”

2026ko uztailaren 07a. Miguel Burdallo Bautista Ezker Anitza-IU Arabako koordinatzailea Buesa Arenako pabiloia eta Arabako ahaldun nagusi Ramiro Gonzalezek iragarritako Baskonia-Alaves taldearen ondoko aparkalekua saltzearen aurka agertu da. “Eskandalua iruditzen zaigu diru publikoa interes pribatuen zerbitzura jartzea, interes horiek ez baitute zerikusirik guztion onarekin. Ez dezagun ahaztu Buesa Arena arabar guztien ondarea dela”.

Esker Anitza-IU Arabak adierazi duenez, “baliteke eragiketak legezko lekua izatea, baina ikuspegi etikotik eta ondarearen eta interes publikoen defentsaren ikuspegitik, Arabako Foru Aldundiak egin nahi duena onartezina da”.

Ildo horretan, Ezker Anitza-IU Arabako koordinatzaileak ohartarazi duenez, ondare publiko hori salduz gero, “abertzaleak beste behin ere Baskonia-Alaves taldearen jabearen interesen zerbitzura jarriko lirateke, eta talde horrekin sintonia handia erakutsi du beti”.

“Beldur gara EAJk beste behin ere behar diren arau-aldaketak egingo ote dituen eragiketa pribatu hori ahalbidetzeko, bere garaian Euneiz unibertsitate pribatuaren proiektuarekin egin zuen bezala, hezkuntza arloko legearen interpretazio interesatua eginez, Baskonia-Alaves taldeak bere proiektua gauzatu ahal izan zezan”, deitoratu du Miguel Burdallok.

Ezker Anitza-IU Arabak instalazio publiko horiek esku pribatuetara pasatzearen aurka agertu da, eta ziurtatu du “Arabako ahaldun nagusiak horri buruz ematen dituen azalpenen oso zain egongo garela”, amaitu du Miguel Burdallo Bautistak.

Erlazionatutako mezuak

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Back to top button