Gipuzkoa

Donostiako Ezker Anitza-IUk D Udalak hezkuntza arloan online pornografiaren kontsumoa prebenitzeko programa abian jartzea lortu du

Donostiako Udaleko Gobernu Taldeak Ezker Anitza-IUk 2026ko udal aurrekontuei egindako zuzenketa bat onartu zuen, 15.000 eurokoa, eta horri esker, nerabeen arteko online pornografiaren kontsumoa prebenitzeko programa pilotu bat abian jarri ahal izango da udaberri honetan. Arantza González García Ezker Anitza-IUk Donostiako Udalean duen bozeramaileak azaldu duenez, “horrelako edukiak eskuratzeko adina gero eta goiztiarragoa da, eta, beraz, beharrezkoa da haiei prestakuntza ematea, pentsamendu kritikoa landu dezaten eta mugikorretan ikusten dutena erreala ez dela jakin dezaten”.

Ezker Anitza-IUren ekimenari esker, ikasturte honetan eta hurrengoaren zati batean esperientzia pilotu bat garatuko da Lehen Hezkuntzako 6. mailako eta DBHko 2. mailako 90 ikasgelatan, sexu indarkeriaren prebentzioa lantzeko eta argudioak eta ikuspegiak eskaintzeko, pentsamendu kritikoa garatzeko eta gazteen arteko sexu indarkeriaren eta pornografiaren kontsumoaren problematikari aurre egiteko, baita berdintasun balioak indartzeko ere.

“Nerabezaroan funtsezkoa da sexu-hezkuntza osasuntsua indartzea, adostasunean eta elkarrekiko errespetuan oinarritua, eta ez emakumeen aurkako mendetasunean eta indarkerian, sare sozialen bidez erraz eskura daitekeen pornografiak erakusten duen bezala. Uste dugu gure ekimenak ikasleei eta haien familiei lagun diezaiekeela pentsamendu kritiko hori indartzen eta sexu indarkeria prebenitzeko baliabideak izaten ”, adierazi du Arantza González Garcíak.

Erlazionatutako mezuak

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Back to top button