Ezker Anitza-IUk lehentasun plan batekin hasi du ikasturte politikoa, pertsona guztiei etorkizun duina bermatzeko

Ezkerreko alderdiak datozen hilabeteetan ekintza-plan bat jarriko du martxan, etxebizitza, osasuna, hezkuntza, kalitatezko zerbitzu publikoak, bakea eta klima-aldaketa bezalako politikak maila instituzional eta sozialean lantzeko.
“Eskuinaren eta ultraeskuinaren aurka egiteko tresnarik onena jendearen bizitza hobetuko duten politikak dira eta horretan arituko gara”, ziurtatu du Arantza Gonzalez koordinatzaile nagusiak.
Bilbo, 2025ko irailaren 3a. Arantza Gonzalez Ezker Anitza-IUko koordinatzaile nagusiak mezu argi batekin aurkeztu du ikasturte politikoaren hasiera: “Eskuinaren eta ultraeskuinaren aurka egiteko tresnarik onena jendearen bizitza hobetuko duten politikak dira eta horretan arituko gara”. Hala, iragarri duenez, “gure buruari jartzen dizkiogun lehentasunak dira pertsonek bizitza duina izatea baldintzatzen dutenak; etxebizitzaz, hezkuntzaz, kalitatezko zerbitzu publikoez, bakeaz eta klima aldaketaren ondorioei aurre egiteko neurriez ari gara”.
Gonzalezek adierazi duenez, Ezker Anitza-IUk datozen hilabeteetan ekintza plan bat garatuko du lehentasun horiek guztiak maila instituzional eta sozialean lantzeko, langileen gehiengo sozialaren benetako kezkei erantzungo dien gizarte justuago baterantz aurrera egiteko helburuarekin.
Lehenik eta behin, koordinadora orokorrak “gure babes eta elkartasun osoa helarazi nahi izan dio Palestinako herriari eta Israelgo estatu sionistaren gaitzespen irmoa, Palestinan egiten ari den genozidioa dela eta. Deseamos que la ‘Global Sumud Flotilla’ consiga romper el bloqueo y llevar la ayuda humanitaria que tanto necesita la población de Gaza”. Era berean, Ezker Anitza-IUk babesa agertu die Israel Premier Tech taldearen parte-hartzea salatzeko Espainiako Itzuliko etapa bat dela eta gaur Bilbon egingo diren protesta ekintzei.
Euskadin, Gonzalezek etxebizitza izan du hizpide, euskal herritarren kezka nagusietako bat. “Ez dugu ulertzen PSEk nola sostengatzen duen gobernu bat non bere bazkide nagusia, EAJ, etengabe makilakadak jartzen ari den etxebizitzaren helburu soziala bermatzeko eta gure gizarteak, batez ere gazteek, duen arazo handiena konpontzeko”.
Gonzalezek Euskadin dauden 25.000 etxebizitza huts baino gehiago mobilizatzeko ekintza ausartak martxan jartzea eskatu du, “Etxebizitzaren Legeak jasotzen dituen neurrietako bat bera ere aplikatzen ez zaielako, hala nola etxebizitza hutsei, nahitaezko alokairuari edo alokairurako aldi baterako desjabetzeari, merkatura ateratzeko eta dugun bizileku-arazo larriari aurre egiteko”. Aitzitik, “EAJk eta PSEk lege proposamen bat aurkeztu dute, etxebizitzari buruzko neurriak azkar eta korrika hartuz, etxebizitza gehiago eraiki dadin denbora laburragoan eta dagozkion ingurumen txostenak jaso gabe”, ziurtatu du. Gainera, “Etxebiden izena eman duten pertsona gehienek alokairuko etxebizitza bat eskatzen dute, baina Eusko Jaurlaritzak abal-funts bat onartu du gazteak beren lan-bizitza osoan hipoteatu daitezen”, gaineratu du.
Ezker Anitza-IUko koordinatzaile nagusiak lehendakariak Linkedineko profilean ikasturte politikoaren hasieran egindako argitalpena ere izan du hizpide. Zentzu horretan, Gonzalezek azpimarratu duenez, “ez da anekdotikoa, euskal gehiengo soziala ez dagoen sare sozial profesional bat delako. Lehendakari-kargua hauteskunde-prozesu demokratiko baten ondorioa da, ez langile pribatuen hautaketa baten ondorioa”.
Ingurumen arloan, Ezker Anitza-IUk salatu du aurreko legealdian EAJ, PSE eta EH Bilduren botoekin onartutako klima aldaketaren legeak ez duela jasotzen klima aldaketari aurre egiteko energia kontsumoa murrizteko helbururik. “Erronka horretarako Euskadi prestatzeak esan nahi du zientziaren munduko gomendioak bete behar direla energiaren kontsumoa % 40 murrizteko, energia berriztagarriak ez baitira nahikoak erregai fosilak ordezkatzeko”, gogorarazi du Arantza Gonzalezek. “Era berean, ez dugu Eusko Jaurlaritza oso kezkatuta ikusten udalek hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko legea betetzen dutela kontrolatzeagatik, planteatzen dituen helburuak lortzeko. Eusko Jaurlaritzaren eskumena da, baina begiratu beste alde batera”.
Osasunaren arloan, Euskadiko Osasun Itunak osasun publikoa eta pribatua maila berean jartzea deitoratu du, ez baitu Osakidetzak duen pribatizazio-mailarekin amaitzeko apustu argirik jasotzen.
Osasunaren arloan, Euskadiko Osasun Itunak osasun publikoa eta pribatua maila berean jartzea deitoratu du, ez baitu Osakidetzak duen pribatizazio-mailarekin amaitzeko apustu argirik jasotzen.
Autogobernuari eta egiteke dauden transferentziei dagokienez, Arantza Gonzalezek nabarmendu duenez, “autogobernuak euskal gizartearen gehiengoaren bizitza hobetzeko balio behar du, ez gutxi batzuei mesede egiteko eta jendearen benetako arazoei aurre ez egiteko konfrontazio-aitzakia gisa erabiltzeko”.