Debagoieneko Ezker Kultur Guneak eta Bakea eta Elkartasuna Fundazioak sexu aniztasunaren aldeko bi ekitaldi antolatu dituzte aste honetan Eskoriatzan

Uztailaren 10ean José Pérez Ocaña artistaren ‘Yo Ocaña’ dokumentala proiektatuko da eta uztailaren 12an, larunbata, ‘Txar’ muralista eta hiri-artista ezagunak horma-irudi bat margotuko du Zubiateko Labearen eraikinean.
2025 uztailaren 7a. Debagoieneko Ezker Kultur Guneak eta Paz Y Solidaridad Fundazioak bi jarduera antolatu dituzte aste honetan Eskoriatzan, “pertsona guztien aniztasun sexuala, tolerantzia, berdintasuna eta duintasunaren alde, haien orientazio edo identitate sexuala edozein dela ere”.
Lehenengo jarduera José Pérez Ocañaren ‘Yo Ocaña’ dokumentalaren proiekzioa izango da, uztailaren 10ean, osteguna, 19:00etan, Zaldibar Antzokian. Perez Ocaña pintoreak trabestismoa eta performanceak erabiltzen zituen aurkezpen jantzi gisa. 40 urteren ondoren, Ocaña LGTBI+ mugimenduaren ikurtzat hartzen da. Dokumentala eman ondoren, solasaldi ireki bat egingo da, parte hartzen duten pertsonen artean gizartearen aniztasunaren erradiografia bat egiteko. Osteguneko jardunaldia jarduera ludiko batekin amaituko da: ‘askotariko bingoa’ egingo da eta kartoiak banatuko dira sarreran. Irabazleak produktu solidarioen saski bat jasoko du.
Bigarren ekintza, aniztasun sexualean oinarritutako mural bat margotzea izango da, uztailaren 12an, larunbata, goizeko 9:30etatik aurrera, Zubiateko Labea eraikinean. Carlota Barrenetxea ‘Txar’ artista arduratuko da sorkuntza lanaz, eta dokumentalera eta ondorengo solasaldi irekira bertaratutakoek egindako ekarpenak sartuko ditu bere horma-irudi proiektuan. Txar muralista eta hiri-artista ezaguna da, eta bere lanak antzinako sobietar karteletan eta izaera industrialeko logotipo eta karteletan oinarritzen dira.
Erakunde antolatzaileek, Debagoieneko Ezker Kukltur Guneak eta Bakea eta Elkartasuna Fundazioak Eskoriatzako eta inguruko herrietako herritarrak animatzen dituzte aniztasunaren aldeko ekimen hauetan parte hartzera.