Gipuzkoa

Arantza Gonzalez: “Turismo-tasa aplikatzeko orduan EAJk eta PSEk egin duten kudeaketa negargarria oso kaltegarria izan da Donostiarentzat”

Arantza Gonzalez Donostiako Udaleko Ezker Anitza-IUko bozeramaileak gogorarazi duenez, “2015ean tasa turistikoaren gaia osoko bilkurara eraman genuen bozkatzeko eta EAJk eta PSEk atzera bota zuten. 10 urte galdu dira zerbitzu publikoei presio txikiagoa egingo dien turismo jasangarriago baten alde lan egiteko eta hirian dugun bizileku-arazo larria konpontzeko”.

2025 uztailaren 4a. Arantza Gonzalez Donostiako Udaleko Ezker Anitza-IUko bozeramaileak kritikatu egin du EAJ eta PSE egiten ari diren “kudeaketa negargarria” tasa turistikoa hirian aplikatzeko. “10 urte baino gehiago daramatzate gai honekin bazterrak nahasten eta atzerapen hau kaltegarria izan da hiriarentzat”, esan du.

Horren harira, Ezker Anitza-IUko bozeramaileak gogorarazi duenez, “2015ean, osoko bilkurara eraman genuen tasa turistikoaren proposamena, bozkatzeko, eta orain onartzeko presa dutenek ezezkoa eman zuten. Denbora hori guztia galdu dugu turismo jasangarriago baten alde lan egiteko, zerbitzu publikoei presio txikiagoa egingo diena eta hirian dugun bizileku-arazo larria”.

“Donostia nazioarteko helmuga turistikoa da, eta baliabideak behar ditu bisitarien etorrerari aurre egiteko. Denbora guzti honetan Gobernu Taldearen eraginkortasun eza donostiarren eta donostiarren interesen kontra joan da”. Arantza Gonzalezek hiriarentzat kaltegarriak diren politika horien adibide gisa jarri ditu “10 urte hauetan eguneroko zerbitzuak hobetzeko politika publikoak egin ahal izateko galdu diren milaka milioi euroak, hala nola garbiketa, parke eta lorategien mantenua, herritarren segurtasuna eta garraio publikoa. Azken datuen arabera, tasa turistikoaren diru-bilketa 8 milioi euro ingurukoa izango litzateke”, adierazi du.

Gonzalezek esan duenez, “turismoak etxebizitzan duen eragina ikusita, diru hori etxebizitza politika publikoak egiteko ere aprobetxatu zitekeen”.

“Errealitatea da gaur egun jada inork ez duela zalantzan jartzen aspalditik hiri turistiko nagusietan aplikatzen den tasa hori, eta are gutxiago turismo masiboa jasan behar duten herritarrek. Argi dago dirua biltzeko gai baten kudeaketa negargarria dela, turismoak Donostian sortzen dituen gastu handiak konpentsatzeko balio izan zezakeena”, amaitu du Arantza Gonzalezek.

Erlazionatutako mezuak

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Back to top button