Koordinatzaile Nagusia

Koordinatzaile Nagusia izatea Ezker Anitza-IUko ardura organiko nagusia da. Euskadiko Asanbladan hautatzen dute lau urtean behin. Ardura hori betetzen duenak erakunde osoa ordezkatzen du.

Gaur egun, Arantza Gonzalez Garcia da Ezker Anitza-IUko koordinatzaile nagusia, berriz hautatu baitzuten XI. asanbladan.

Euskal ezker konfederalean militantea izan zen hasieratik, eta Ezker Anitza-IUren Koordinazio Orokorra bere gain hartu zuen, erakunde baten ageriko burua izateaz harro. Erakunde horretan, «kolektiboa defendatzen dugu, espazio guztietan politika egiteko dugun moduaren elementu eta ardatz nagusi gisa, bai barrura begira, bai kanpora begira. Argi daukagu espazio kolektiboetatik bakarrik garaitu dezakegula eredu kapitalista».

Donostiako Udaleko zinegotzia da eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkidea izan zen 2019 eta 2023 artean.

Aktibismo sozialarekin konprometituta, Arantza González García Emakumeen Mugimendu Demokratikoa elkarteko eta Donostiako Errepublikarrak elkarteko kidea da, eta giza eskubideen eta etxebizitzaren aldeko hainbat talderekin lan egiten du, pertsona guztientzako oinarrizko eskubide gisa.

Beasainen jaio zen eta 1975ean joan zen familiarekin Donostiara. Gaur egun Pasaian bizi da. Zuzendaritzako Idazkaritzan diplomaduna da, eta arlo horretan egin du bere lan-ibilbidearen zati handi bat. Euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz hitz egiten du.

Back to top button