Ezker Anitza-IUk Euskadi ordezkatuko duen ordezkaritza aukeratu du Izquierda Unidaren XIII. Asanbalada Federalean
“Ezker Anitza-IUk bere kapital militantea jarriko du IUren eta ezker alternatiboaren proiektu federala indartzeko”
Bilbo, 2024ko apirilaren 27a. Ezker Anitza-IUk Euskadiko Koordinakundea ospatu du larunbat honetan. Bertan, dokumentuak eta zuzenketak eztabaidatu dira, eta bederatzi pertsonak osatutako ordezkaritza onartu da, Euskadiren ordezkari izango dena Madrilen maiatzaren 18an eta 19an egingo den XIII. Asamblada Federalean. “Hitzordu garrantzitsua da gure erakundearentzat, Ezker Anitza-IUk bere kapital militantea jarriko baitu IUren eta ezker alternatiboaren proiektu federala indartzeko”.
Euskadiko Koordinakundearen bileraren aurretik, hainbat asteko elkarrizketa egon da Ezker Anitza-IUren hainbat toki eta lurralde asambladetan, jarrerak zehazteko eta gaurko bileran bozkatu diren dokumentuei zuzenketak aurkezteko.
Ekainaren hasierako Europako Parlamenturako hauteskundeei begira, Izquierda Unida Sumar markapean lehiatuko baita, Ezker Anitza-IUk adierazi duenez, “ahaleginak areagotuko ditugu Sumarrek emaitza ona izan dezan eta Europako familia politiko handien eskubideen aurkako agenda neoliberalari aurre egin ahal izateko”.
Halaber, Euskadiko Koordinakundeak Euskadik joan den igandeko hauteskunde autonomikoen ondoren duen egoera politikoa ere aztertu du. Ordezkarien galeragatik autokritika egin ostean, Ezker Anitza-IUk adierazi duenez, “legegintzaldi honetan ezkerreko gehiengoak aktibatzeko lan egingo dugu, bai Legebiltzarrean, bai kalean”. Ildo horretan, ezkerreko alderdiak dei egin die alderdiei “ezker progresistako sektore guztien artean zubiak eraikitzeko”.