Feministok Palestinarekin. Mobilizazio zaratatsua Donostian
Feministok Palestinarekin talde feministek deitutako manifestazio zaratatsua da. Urriaren 10ean izango da, Donostiako Bulebardean, 19:00etatik aurrera. Ekarri zarata egiteko gauzak..
Feministok Palestinarekin talde feministek deitutako manifestazio zaratatsua da. Urriaren 10ean izango da, Donostiako Bulebardean, 19:00etatik aurrera. Ekarri zarata egiteko gauzak..
Urriaren 15ean lanuzte orokorra deitu dute 11:00etatik 14:00etara, Israelek Palestinan egindako genozidioaren aurka. Indar sindikalek bultzatu dute protesta, Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta enpresei eta erakundeei Israelekin harreman komertzial oro hausteko eskatzeko. Esker Anitza-IUk greba orokorra eta egun horretan EAEko hiru hiriburuetan deitutako manifestazioak babestu ditu.
Antonio Turielek, Carlos Taibok eta Antonio Aretxabalak hitzaldi batean parte hartuko dute trantsizio faltsua azaleratzeko: natura zaintzearekin bat datorren bizitzarako apunteak. urriaren 30ean, Donostiako Uliako Mintegietan, 19:00etan.
Hitzaldia azaroaren 13an izango da, 19:30ean, Irungo Kabigorrin. Informazio gehiago duzu kartelean.
Genozidioa ez da gelditu. Hori dela eta, azaroaren 14an elkarretaratzea egingo da 19:30ean Arteleku plazan (Txominenea). Bertan, haurren zapatak jasoko dira palestinarrei bidaltzeko.
Arrasateko zineforumak 'Hijas de la Nakba' dokumentala proiektatuko du, ondorengo solasaldiarekin. 18:30etatik aurrera Ezker Kultur Gunearen egoitzan (Aldai kalea, 9). Sarrera librea izango da lekua bete arte.
Zinema Kontsularraren Bigarren Zikloa Azkuna Zentro Bilbaon. 'Alí Primera' filma proiektatuko da. Azaroaren 30ean, igandea, 18:45ean. Sarrera librea izango da lekua bete arte.
Ostegunean, abenduak 11, planetaren mugak errespetatuz gizarte bidezkoago eta berdinzaleago bat eraikitzea ahalbidetuko duen eredu sozioekonomiko berri baten definizioari buruzko hitzaldia izango da. Eva Garcia Sempere IU Federaleko Antolakuntza arduradunak eta Xabier Pombo Gonzalez Ezker Anitza-IUko Ingurumen Sareko arduradunak hartuko dute parte. 18:30ean hasiko da, Ezker Anitza-IUren egoitzan (Garcia Salazar, 4-Bilbo).
Abenduaren 17an, 19:00etatik aurrera, Gazak bizi duen benetako egoerari buruzko hitzaldia izango da. Bertan izango dira Manolo Garcia Morales 'Teniente', Flotillako kidea; Haneen Salama, aktibista feminista palestinarra; Daniel Lobato Bellido, komunikabideetan Ekialde Ertainari buruz aditua; eta Alba Gutierrez Gómez, Ezker Anitza-IUko Internazionaleko arduraduna. Hitzaldia Gasteizko Aldabe Kultur Etxean izango da. Sarrera librea da lekua bete …
'Eskubide guztiak pertsona guztientzat' lelopean. Abenduaren 18an manifestazioa egingo da Bilbon, Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguna dela eta. Irudian duzu ibilbidea eta ordutegiak.
Ostiralean, urtarrilaren 9an, 18:30ean, Javier Burónen 'El problema de la vivienda' liburuaren aurkezpena egingo da. Ezker Anitza-IU Bizkaiak antolatu du ekitaldia, etxebizitza eskuratzeko dauden arazo larriei aurre egiteko. Aurkezpena Hitz & Hitz, Ibeniko kaia, 1 (Bilbo) izango da.
Israelek Palestinan egiten jarraitzen duen genozidioa gaitzetsi nahi baduzu, 'Donostia-Palestina' elkarteak Donostiako Bulebarran antolatu dituen lapikokadetan parte har dezakezu. Kartelean duzu informazioa.