Eredu sozioekonomiko justuago eta berdinago baten inguruko hitzaldia Bilbon
December 11 @ 18:30 - 20:00
Ostegunean, abenduak 11, planetaren mugak errespetatuz gizarte bidezkoago eta berdinzaleago bat eraikitzea ahalbidetuko duen eredu sozioekonomiko berri baten definizioari buruzko hitzaldia izango da. Eva Garcia Sempere IU Federaleko Antolakuntza arduradunak eta Xabier Pombo Gonzalez Ezker Anitza-IUko Ingurumen Sareko arduradunak hartuko dute parte. 18:30ean hasiko da, Ezker Anitza-IUren egoitzan (Garcia Salazar, 4-Bilbo).
