• Palestinaren aldeko elkarretaratzea (Donostia)

    Palestinara misio humanitario batekin abiatu den Nazioarteko Flotillaren aldeko kontzentrazioa. Irailaren 10ean, asteazkena, 19:00etan Boulevardean (Donostia).

  • Giza katean Donostia

    Irailaren 14an erraustegiaren aurkako giza katea egingo da Kontxako hondartzan 11:00etan. Alderdi Ederretik abiatuko da.

  • Mahaingurua: Trantsizio ekologiko koloniala

    Hemen duzue Trantsizio ekologiko koloniala izenburupean Uliako Mintegi parkean (Donostia) egingo den mahainguruarii buruzko informazioa. 18:00etatik aurrera.  

  • Lanuzte orokorra Palestinaren alde

    Urriaren 15ean lanuzte orokorra deitu dute 11:00etatik 14:00etara, Israelek Palestinan egindako genozidioaren aurka. Indar sindikalek bultzatu dute protesta, Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta enpresei eta erakundeei Israelekin harreman komertzial oro hausteko eskatzeko. Esker Anitza-IUk greba orokorra eta egun horretan EAEko hiru hiriburuetan deitutako manifestazioak babestu ditu.  

  • Antonio Turiel, Carlos Taibo eta Antonio Aretxabala Donostian

    Antonio Turielek, Carlos Taibok eta Antonio Aretxabalak hitzaldi batean parte hartuko dute trantsizio faltsua azaleratzeko: natura zaintzearekin bat datorren bizitzarako apunteak. urriaren 30ean, Donostiako Uliako Mintegietan, 19:00etan.

  • Arrasateko Zineforuma

    Arrasateko zineforumak 'Hijas de la Nakba' dokumentala proiektatuko du, ondorengo solasaldiarekin. 18:30etatik aurrera Ezker Kultur Gunearen egoitzan (Aldai kalea, 9). Sarrera librea izango da lekua bete arte.

  • Zinema Kontsularreko 2. Zikloa: Alí Primera filma

    Zinema Kontsularraren Bigarren Zikloa Azkuna Zentro Bilbaon. 'Alí Primera' filma proiektatuko da. Azaroaren 30ean, igandea, 18:45ean. Sarrera librea izango da lekua bete arte.

  • Eredu sozioekonomiko justuago eta berdinago baten inguruko hitzaldia Bilbon

    Ostegunean, abenduak 11, planetaren mugak errespetatuz gizarte bidezkoago eta berdinzaleago bat eraikitzea ahalbidetuko duen eredu sozioekonomiko berri baten definizioari buruzko hitzaldia izango da. Eva Garcia Sempere IU Federaleko Antolakuntza arduradunak eta Xabier Pombo Gonzalez Ezker Anitza-IUko Ingurumen Sareko arduradunak hartuko dute parte. 18:30ean hasiko da, Ezker Anitza-IUren egoitzan (Garcia Salazar, 4-Bilbo).