Palestinaren aldeko elkarretaratzea (Donostia)
Palestinara misio humanitario batekin abiatu den Nazioarteko Flotillaren aldeko kontzentrazioa. Irailaren 10ean, asteazkena, 19:00etan Boulevardean (Donostia).
Palestinara misio humanitario batekin abiatu den Nazioarteko Flotillaren aldeko kontzentrazioa. Irailaren 10ean, asteazkena, 19:00etan Boulevardean (Donostia).
Elkarretaratze bat deitu da Israelgo talde baten banaketa salatzeko Sestaoko Nazioarteko Xake Txapelketan. irailaren 12an, 17:00etan, Eliza Parkeko gimnasioan (Sestao).
Irailaren 14an erraustegiaren aurkako giza katea egingo da Kontxako hondartzan 11:00etan. Alderdi Ederretik abiatuko da.
Hemen duzue Trantsizio ekologiko koloniala izenburupean Uliako Mintegi parkean (Donostia) egingo den mahainguruarii buruzko informazioa. 18:00etatik aurrera.
Feministok Palestinarekin talde feministek deitutako manifestazio zaratatsua da. Urriaren 10ean izango da, Donostiako Bulebardean, 19:00etatik aurrera. Ekarri zarata egiteko gauzak..
Urriaren 15ean lanuzte orokorra deitu dute 11:00etatik 14:00etara, Israelek Palestinan egindako genozidioaren aurka. Indar sindikalek bultzatu dute protesta, Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta enpresei eta erakundeei Israelekin harreman komertzial oro hausteko eskatzeko. Esker Anitza-IUk greba orokorra eta egun horretan EAEko hiru hiriburuetan deitutako manifestazioak babestu ditu.
Antonio Turielek, Carlos Taibok eta Antonio Aretxabalak hitzaldi batean parte hartuko dute trantsizio faltsua azaleratzeko: natura zaintzearekin bat datorren bizitzarako apunteak. urriaren 30ean, Donostiako Uliako Mintegietan, 19:00etan.
Hitzaldia azaroaren 13an izango da, 19:30ean, Irungo Kabigorrin. Informazio gehiago duzu kartelean.
Genozidioa ez da gelditu. Hori dela eta, azaroaren 14an elkarretaratzea egingo da 19:30ean Arteleku plazan (Txominenea). Bertan, haurren zapatak jasoko dira palestinarrei bidaltzeko.
Arrasateko zineforumak 'Hijas de la Nakba' dokumentala proiektatuko du, ondorengo solasaldiarekin. 18:30etatik aurrera Ezker Kultur Gunearen egoitzan (Aldai kalea, 9). Sarrera librea izango da lekua bete arte.
Zinema Kontsularraren Bigarren Zikloa Azkuna Zentro Bilbaon. 'Alí Primera' filma proiektatuko da. Azaroaren 30ean, igandea, 18:45ean. Sarrera librea izango da lekua bete arte.
Ostegunean, abenduak 11, planetaren mugak errespetatuz gizarte bidezkoago eta berdinzaleago bat eraikitzea ahalbidetuko duen eredu sozioekonomiko berri baten definizioari buruzko hitzaldia izango da. Eva Garcia Sempere IU Federaleko Antolakuntza arduradunak eta Xabier Pombo Gonzalez Ezker Anitza-IUko Ingurumen Sareko arduradunak hartuko dute parte. 18:30ean hasiko da, Ezker Anitza-IUren egoitzan (Garcia Salazar, 4-Bilbo).