Gipuzkoa

Alokairu, Inquilinos Azora eta Stop Desahucios plataformen kontzentrazioarekin bat egin du Ezker Anitza-IU Donostiak, “etxebizitzarako eskubidea defendatzeko eta Udalari hiria tentsioz betetako eremu izendatzeko eskatzeko”

Ezkerreko alderditik uste dute zona tentsionatu izendapena ezinbestekoa dela hiriko alokairuen prezio altuei muga jartzeko eta maizterrek kontratuak beste hiru urtez luzatzeko, Etxebizitzari buruzko Estatuko Legeak ezartzen duen bezala

Donostia, 2024 enainaren 25a.

Arantza Gonzalez Gipuzkoako Ezker Anitza-IUko koordinatzaile eta Donostiako Udaleko zinegotziak ALOKAIRU (Benta Berri BOE), INQUILINOS AZORA ETA STOP DESAHUCIOS plataformek deitutako elkarretaratzean parte hartu du, “etxebizitzarako eskubidea defendatzeko eta Azora putre-funtsa urriaren 31n etxebizitzak husteko komunikazioak bidaltzen ari zaien bizilagunei gure babesa adierazteko”.

Era berean, ezkerreko erakundeak babesa eman dio hiru plataformek egindako eskaerari, Donostiako Udal Gobernuak hiria tentsioz betetako eremu izendatzeko izapideak azkartu ditzan, “alokairuen prezio handiei ahalik eta lasterren muga jarri ahal izateko”. Arantza Gonzalezek gogorarazi du tentsioz betetako eremu izendatzea ere ezinbestekoa dela maizterrek kontratuak hiru urtez luzatzeko aukera izan dezaten, Estatuko Etxebizitzaren Legeak ezartzen duen bezala.

Horren ildotik, ezkerreko alderdiko zinegotziak jakinarazi du EH Bildurekin batera mozio bat aurkeztu dutela datorren ostegunean, hilak 27, eztabaidatzeko. Mozio horretan, Udal Gobernuari eskatzen diote Eusko Jaurlaritzaren aurrean hiri tentsionatu izendatzeko eskaera ofiziala aurkez dezala iraila baino lehen, eta lehentasun osoa eman diezaiola prozedura administratiboari

Udalak maizter batzuen egoeran izan ditzakeen ondorioak kontuan hartuta. Era berean, Udal Gobernuari eskatzen diote bitartekotza egin dezala inbertsio-funts handien eta eraginpeko jabeen eta maizter donostiarren artean, errentamendu-kontratuaren azkentzea luzatzeko eskatuz.

Ezker Anitza-IU Gipuzkoako koordinatzaileak azpimarratu duenez, “Euskadiko Etxebizitza Legeak etxebizitzaren helburu soziala zehazten du. Beraz, hori betetzen dela bermatu behar da, eta estatuko legeak eta lege autonomikoak jasotzen dituzten neurri guztiak martxan jarri, etxebizitzak bizitzeko izan daitezen, eta ez horiekin negozioa egiteko “.

Erlazionatutako mezuak

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Back to top button