Jon Hernandez: “Zoritxarrez Euskadiko Pentsiodunen Mugimenduaren Herri Ekimen Legegilea zabortegira botako dute EAJk eta PSEk”

Ezustekorik ez. Eusko Legebiltzarrak atzera bota du gaur Euskadiko Pentsiodunen Mugimenduak sustatutako Herri Ekimen Legegilea aintzat hartzea. Ekimen hori 145.142 sinadurek bermatu dute, eta euskal pentsioak hilean 1.184 eurora iritsi arte osatzea proposatzen zuen. EAJren, PSE-EEren eta Voxen botoek ekimena atzera bota dute, herrialdeko sindikatu guztiek babestuta eta adostasun sozial zabalarekin.
Osoko bilkuran, Jon Hernández, Sumarreko legebiltzarkideak, deitoratu egin du proposamena “Legebiltzarraren gehiengoak zabortegira bota izana”. Kritikatu egin du Eusko Jaurlaritzak eta Legebiltzarraren babesek gizarte mobilizaziotik sortutako eta 140.000 pertsona baino gehiagoren borondatea ordezkatzen duen ekimen bat blokeatu izana. Legebiltzarkidearen hitzetan, hori «gizarte zibil antolatua eta herritarren parte-hartzearen bidez lege-aldaketak sustatzeko eskubide demokratikoa mespretxatzea da».
Sumar koalizioak gogorarazi du ILPak mekanismo bideragarri bat proposatzen zuela, EAEko eskumenetatik abiatuta, pentsio txikienak osatzeko eta bizi-baldintza duinak bermatzeko. Ekimenak arreta berezia jarri zuen genero-arrakalan; izan ere, emakume askok pentsio eskasak jasotzen dituzte enpleguan eta kotizazioetan dauden desberdintasun historikoengatik. “Gure pentsio-sistema publikoa solidarioa da, eta hori defendatzen dugu, baina ez ditu behar guztiak betetzen. Proposamen honekin ez da eredua hausten, indartu egiten da eta euskal errealitate ekonomikora egokitzen da”, adierazi du Hernandezek.
Asimismo, el parlamentario ha señalado que este es precisamente un ejemplo de para qué debe servir el autogobierno. “El autogobierno no puede quedarse en un debate abstracto o en una mera reivindicación institucional. El autogobierno tiene que servir para mejorar la vida de la gente, y esta ILP proponía hacerlo garantizando ingresos dignos a las personas pensionistas desde las competencias que ya tenemos en Euskadi”, ha explicado.
Hernandezek errefusatu egin ditu Eusko Jaurlaritzaren argudioak, eta gogorarazi du neurriaren kostua aurrekontuaren %1,4 baino ez litzatekeela izango. Sumarren ustez, arazoa ez da baliabideena, “baizik eta borondate politikoarena, pentsiodunei lehentasuna emateko, bankuen eta gehien dutenen irabazien aurretik”.
Azkenik, Sumarrek mezu bat helarazi nahi izan die Pentsiodunen Mugimenduari eta ILPa babestu zuten herritarrei. “Lan hau ez da alferrikakoa izan. Pentsio duinak defendatzeko beharrezko eztabaida ireki duzue, eta aldarrikapen horri babes masiboa ematen zaiola erakutsi duzue. Sumarrek jarraitzera animatzen zaituzte, atzetik doanak lortzen baitu”.
