Errepublikaren aldeko kontzentrazioa Gasteizen
Errepublikak elkarretaratzea deitu du abenduaren 6rako. 12:30ean hasiko da, Memoriaren plazan.
Errepublikak elkarretaratzea deitu du abenduaren 6rako. 12:30ean hasiko da, Memoriaren plazan.
Ezker Anitza-IUk azaroaren 14an 13:00etatik aurrera Bilboko kaleak zeharkatuko dituen etxebizitzarako eskubidearen aldeko manifestazioa babesten dugu. Euskal Herriko etxebizitzaren sindikatuek deitu dute, eta ehundik gora erakundek babestu dute.
Abenduaren 26an elkarretaratzea egingo da indarkeria matxista salatzeko, MDM Euskadi mugimenduak deituta. 19:00etan izango da, Andre Maria Zuriaren plazan.
Asteartean, urtarrilak 7, elkarretaratzeak deitu dituzte Euskal Herriko hainbat herritan, Barakaldon emakume baten hilketa matxista salatzeko. Irudian, kontzentrazioen lekuak eta orduak agertzen dira.
CCOO sindikatuak dei egin die herritarrei Gasteizen gertatutako lan-istripu hilgarria salatzeko deitu duten elkarretaratzean parte hartzera, 2025ean Euskadin gertatu zen lehena. Kontzentrazioa urtarrilaren 9an, ostegunean, egingo da Andre Maria Zuriaren plazan, 12:00etan.
Urtarrilaren 14an 19:00etan 'Memorias del exilio. Los niños vascos del 37 ' komikiaren aurkezpena inzango da, Barakaldoko Clara Campoamor Kultur Etxean. Aurkezpenean begoña Garrido (ikertzailea) eta Nora San Sebatián (psikologoa) izango dira hizlari. Sarrera librea izango da lekua bete arte.
Urtarrilaren 28an zazpi ekintzaile epaituko dituzte, Korrikan 36 pertsona migrazio prozesuan laguntzeagatik. Pertsona horiei babesa emateko eta egungo migrazio-politikak salatzeko, manifestazioa deitu da urtarrilaren 26rako. 11:30ean abiatuko da Ficobatik (Irun) Hendaiara.
Urtarrilaren 29an, asteazkena, 18:15ean, bideoforuma Ezker Anitza-IUren Bilboko egoitzan. 'Emakume fantastikoa 'filma proiektatuko da transexualitatearen aurkako aurreiritzien gaia lantzeko. Sarrera librea da.
Urtarrilaren 30ean, osteguna, FEC Fundazioak 'Hondarribiko Gorria' dokumentala aurkeztuko du Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultur Etxean. 18:30etik aurrera. Sarrera librea da lekua bete arte.
Otsailaren 1ean, Osasun Publikoaren aldeko Herri Plataformek beste manifestazio bat deitu dute, Osakidetzaren arazoei benetako konponbideak eskatzeko. Bilbo: 12:00etan. Gasteizko Jesusen Bihotza: 12:00etan. Bilbo Plaza Donostia: 17:00etan. Boulevard
Ezker Anitza-IUk eta PCE-EPKk omenaldia egingo diote Luis Mari Ormazabali euren borroka bizitza luzeagatik. Ekitaldia otsailaren 9an izango da, igandea, 11:00etan, Bilboko Hika Ateneon.
Otsailaren 23an, igandea, Basauriko Ezker Kultur Gunean (Nafarroa kalea, 14) 'Del arrebol a las tinieblas' liburua aurkeztuko da, Merindadeetako errepublika, gerra eta errepresioari buruzkoa. Ekitaldian José Álvarez Gutiérrez egileak parte hartuko du. 11:30etik aurrera.