• Sumar Ekitaldia Pasaian

    Apirilaren 17an, 18:00etan, Sumarrek ekitaldi bat egingo du Pasaian, herritarrei bizitza hobetzeko proposamenak hurbiltzeko.

  • Kanpainaren amaiera ekitaldia Bilbon

    Ostiral honetan, Sumarrek kanpainaren amaiera ospatuko du Bilboko Enkarnazio Plazan, 19:00etan. Ernest Urtasun Kultura ministroa izango da gure hautagaiekin.

  • Gernika-Palestina ekintza solidarioa

    Larunbat honetan, Gernika-Palestina Herri Ekimenak beste agerraldi bat egingo du Gernikan, bonbardaketaren urteurrena dela eta, Palestinan bizitzen ari diren genozidioaren amaiera eskatzeko.

  • Bideoforuma Vitoria-Gasteizen

    Ostiral honetan, maiatzaren 10ean, Gasteizko Ezker Anitza-IUren egoitzan 'As armas o pobo' filmaren bideoform bat antolatu dute. Jatorrizko bertsioa portugesez. 18:00etan hasiko da. Sarrera librea da lekua bete arte.

  • NAKBAren 76. urteurreneko ekitaldiak

    Maiatzaren 15ean Palestinako herriari laguntzeko ekitaldiak egingo dira, NAKBAren 76. urteurrena dela eta, hiru euskal hiriburuetan: Bilbo: Plaza Eliptikoa, 19:00etan Donostia: manifestazioa Boulebardetik, 19:00etan Vitoria-Gasteiz: Andre Maria Zuriaren plaza, 19:00etan

  • ‘Langileok Palestinarekin’ mobilizazioak

    Ostiral honetan, maiatzaren 17an, mobilizazioak deitu dituzte hiriburuetan eta lantokietan 12:00etan, Palestinako herriaren genozidioa eta Rafah hiriaren aurkako erasoa bertan behera uztea eskatzeko. Langileok Palestinarekin!

  • Globalizazioa eta Lan Eskubideak eztabaida

    Komunika Elkarteak eta Paz y Solidaridad Euskadi Fundazioak 'Globalizazioa eta Lan Eskubideak' eztabaida antolatu dute Europako Hauteskundeen baitan, maiatzaren 22an, 11:30ean, Gasteizko Villa Suso Jauregian. Parte hartu nahi baduzu, talde antolatzailearekin harremanetan jar zaitezke komunikaelkartea@gmail.com helbidera mezu elektroniko bat bidaliz edo 656 756 746 telefonora deituz.

  • Ategorrietako biktimak gogoratzeko martxa

    Larunbatean, maiatzak 25, Ategorrientako sarraskiaren biktimen martxa izango da, 93. urteurrenean. Ibilaldia 11:00etan abiatuko da Pasaiako Trintxerpeko Gernika plazatik eta Donostiako Ategorrietako Erlojuan amaituko da. Trintxerpeko Pato Galego Elkarteak, PCE-EPKk eta Ezker Anitza-IUk deitu dute

  • El éxodo de Málaga a Almería liburuaren aurkezpena

    FEC Euskadik (Ikasketa Kritikoen Fundazioa) 'El éxodo de Málaga a Almería' liburuaren aurkezpena antolatu du. Liburuaren egilea María Jesús Orbegozo da. Donostiako San Telmo Museoan izango da, maiatzaren 28an, 19:00etan. Presentan: María Jesús Orbegozo, Ana García d'Atri (editorial El Mono Libre) y Miguel Usabiaga (FEC Euskadi).  

  • Elkarretaratzea ‘Matxismoak egunero hiltzen gaitu’

    Maiatzaren 30ean, ostegunean, MDM mugimenduak elkarretaratzea egingo du Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan, indarkeria matxista salatzeko. 19:00etan hasiko da. Poesia bat eraman eta irakur dezakezu jada ez dauden emakume guztien oroimenez.