• Armagintza eta gerraren negozioaren bizikleta martxa

    Apirilaren 26an Bilbotik Getxora bizikleta martxa egingo da Palestina Askatu, Kakitzat, Komité Internazionalistak, Ekologistak Martxan, Eguzki , Biziz Bizi taldeek antolatuta, gerraren eta armen negozioa salatzeko. 10:30ean irtengo da Bizkaiko Foru Aldunditik.

  • Maiatzaren Lehena. Manifestazioak

    Maiatzaren Lehenean, Langilearen Egunean, Ezker Anitza-IU berriro aterako da kalera bakea eta langile klasea defendatzera. Manifestazioen geralekuak: Bilbo: 11:15ean. Jesusen Bihotzean, Viajes Ecuadorren ondoan. Donostia: 11:45ean Bulebarreko erlojuan. Gasteiz: 12:00etan Andra Mari Zurian.  

  • Mugitu Palestinaren alde

    Mugitu Palestinaren alde. Deskolonizazioaren eta itzuleraren aldeko manifestazioa Madrilen. Armen salerosketaren eta Israelekiko harremanen amaiera. Maiatzaren 10ean denok Madrilera. Atocha-Sol, 12:00etan

  • Kubari buruzko dokumental zikloa

    Maiatzaren 12, 13 eta 14an Kubari buruzko dokumental ziklo interesgarria proiektatuko da Bilbon, eta proiekzioaren ondoren hitzaldi bat eskainiko da. Zirikan izango dira, 18:30etik aurrera (Erronda kalea, 12). Kartelean dituzu xehetasun gehiago.

  • Palestinar komunitateari omenaldia Arrasaten

    Maiatzaren 15ean, osteguna, hainbat kolektibok omenaldia egingo diote komunitate palestinarrari, olibondo bat landatzea barne. 18:00etan hasiko da Taupa tabernaren ondoan dagoen zelaian (Arrasate)

  • Euskal Eskola Publikoaren jaia Urduñan

    Igandean, ekainak 1, Euskal Eskola Publikoaren 32. edizioa ospatuko da Urduñan (Bizkaia). Jarduera mordoa egongo da eta irakaskuntza publikoa, guztiona, defendatzeko aukera.

  • Apartheid trena gelditu dezagun mobilizazioa

    Israelgo proiektu kolonialistak Palestinako lurra eta baliabideak bereganatzea du helburu eta CAF euskal enpresa okupazio hori errazten duen tranbia eraikitzen ari da. Urteko batzarrean etekinak banatzen dituzten bitartean BDZ Euskal Herritik mobilizaziorako deia egiten dugu. Donostiako Gipuzkoa plazatik, ekainaren 14an, 12:00etan. "Apartheidaren trena" gelditu dezagun!

  • II. Martxa Errepublikarra Madrilen

    Ekainaren 15ean II. Martxa Errepublikarra egingo da Madrilen.  12:00etan Neptuno plaza Puerta del Soleraino, bakearen eta Errepublikaren aldeko festa eta borroka egun batean.