Errepublikaren Eguneko ekitaldia Eibarren
Aurten ere Ezker Anitza-IUk Hirugarren Errepublika aldarrikatuko du ekitaldi politiko batekin eta bandera errepublikarra igoz. Ospakizuna apirilaren 12an izango da, 11:00etan, Txaltxa Zelaiko Tenpletean, Eibarko Udaletxeko Plazaren ondoan. Aurretik, 10:00etan, PCE-EPKk antolatutako martxa errepublikarra hasiko da Ermuko Orbe Kardinalaren plazatik Eibarrera.