• ‘El malestar de las ciudades’ liburuaren aurkezpena Bilbon

    Apirilaren 9an 'El malestar de las ciudades' liburuaren aurkezpena egingo da Bilbon, Ezker Anitza-IUk antolatutako ekitaldi batean. Jorge Dioni López idazleak hartuko du parte ekitaldian. Aurkezpena Bilboko Hitz and Hitz aretoan izango da (Ibeni kaia, 1) 18:30etatik aurrera. Sarrera librea da lekua bete arte.  

  • Errepublikaren Eguneko ekitaldia Eibarren

    Aurten ere Ezker Anitza-IUk Hirugarren Errepublika aldarrikatuko du ekitaldi politiko batekin eta bandera errepublikarra igoz. Ospakizuna apirilaren 12an izango da, 11:00etan, Txaltxa Zelaiko Tenpletean, Eibarko Udaletxeko Plazaren ondoan. Aurretik, 10:00etan, PCE-EPKk antolatutako martxa errepublikarra hasiko da Ermuko Orbe Kardinalaren plazatik Eibarrera.

  • Ekitaldi errepublikarra Arrasaten

    Apirilaren 14an Ezker Anitza-IUk eta EPK-k ekitaldi errepublikarra egingo dute Arrasaten. 18:30ean hasiko da, bandera errepublikarra altxatzearekin batera. Ondoren, Errepublikaren aldeko brindisa izango da. Ekitaldia Ezker Anitza-IUren egoitzan izango da (Aldai kalea, 9-Arrasate).

  • Armagintza eta gerraren negozioaren bizikleta martxa

    Apirilaren 26an Bilbotik Getxora bizikleta martxa egingo da Palestina Askatu, Kakitzat, Komité Internazionalistak, Ekologistak Martxan, Eguzki , Biziz Bizi taldeek antolatuta, gerraren eta armen negozioa salatzeko. 10:30ean irtengo da Bizkaiko Foru Aldunditik.

  • Maiatzaren Lehena. Manifestazioak

    Maiatzaren Lehenean, Langilearen Egunean, Ezker Anitza-IU berriro aterako da kalera bakea eta langile klasea defendatzera. Manifestazioen geralekuak: Bilbo: 11:15ean. Jesusen Bihotzean, Viajes Ecuadorren ondoan. Donostia: 11:45ean Bulebarreko erlojuan. Gasteiz: 12:00etan Andra Mari Zurian.  

  • Mugitu Palestinaren alde

    Mugitu Palestinaren alde. Deskolonizazioaren eta itzuleraren aldeko manifestazioa Madrilen. Armen salerosketaren eta Israelekiko harremanen amaiera. Maiatzaren 10ean denok Madrilera. Atocha-Sol, 12:00etan

  • Kubari buruzko dokumental zikloa

    Maiatzaren 12, 13 eta 14an Kubari buruzko dokumental ziklo interesgarria proiektatuko da Bilbon, eta proiekzioaren ondoren hitzaldi bat eskainiko da. Zirikan izango dira, 18:30etik aurrera (Erronda kalea, 12). Kartelean dituzu xehetasun gehiago.

  • Palestinar komunitateari omenaldia Arrasaten

    Maiatzaren 15ean, osteguna, hainbat kolektibok omenaldia egingo diote komunitate palestinarrari, olibondo bat landatzea barne. 18:00etan hasiko da Taupa tabernaren ondoan dagoen zelaian (Arrasate)

  • Euskal Eskola Publikoaren jaia Urduñan

    Igandean, ekainak 1, Euskal Eskola Publikoaren 32. edizioa ospatuko da Urduñan (Bizkaia). Jarduera mordoa egongo da eta irakaskuntza publikoa, guztiona, defendatzeko aukera.