‘Jasmin’ dokumentalaren aurkezpena Arrasaten
Debagoieneko Ezker Kultur Guneak eta Paz y Solidaridad fundazioak ‘Jasmin 'dokumentala aurkeztuko dute maiatzaren 26an, 18:30ean, Arrasateko Kuturate aretoan. Gisela Gorbalán argentinar zinemagileak zuzendu du, eta genero indarkeriaren gaitzean murgilduko da, indarkeria ugarik zeharkatutako neska gazte baten ibilbide biziaren bidez. Sarrera librea da lekua bete arte.