• Palestinar komunitateari omenaldia Arrasaten

    Maiatzaren 15ean, osteguna, hainbat kolektibok omenaldia egingo diote komunitate palestinarrari, olibondo bat landatzea barne. 18:00etan hasiko da Taupa tabernaren ondoan dagoen zelaian (Arrasate)

  • Euskal Eskola Publikoaren jaia Urduñan

    Igandean, ekainak 1, Euskal Eskola Publikoaren 32. edizioa ospatuko da Urduñan (Bizkaia). Jarduera mordoa egongo da eta irakaskuntza publikoa, guztiona, defendatzeko aukera.

  • Apartheid trena gelditu dezagun mobilizazioa

    Israelgo proiektu kolonialistak Palestinako lurra eta baliabideak bereganatzea du helburu eta CAF euskal enpresa okupazio hori errazten duen tranbia eraikitzen ari da. Urteko batzarrean etekinak banatzen dituzten bitartean BDZ Euskal Herritik mobilizaziorako deia egiten dugu. Donostiako Gipuzkoa plazatik, ekainaren 14an, 12:00etan. "Apartheidaren trena" gelditu dezagun!

  • II. Martxa Errepublikarra Madrilen

    Ekainaren 15ean II. Martxa Errepublikarra egingo da Madrilen.  12:00etan Neptuno plaza Puerta del Soleraino, bakearen eta Errepublikaren aldeko festa eta borroka egun batean.

  • Topaketa Donostian: ‘Herri utopiak ehuntzen’

    Bizitza, lurra, lurraldea eta natura defendatzen eta zaintzen duten emakumeekin topaketa izango da ekainaren 25 honetan. Emakumeen Etxean (Okendo kalea, 9- Donostia), 18:00etatik 19:30era.  

  • Elkarretaratzea ‘Matxismoak egunero hiltzen gaitu’

    Hileko azken ostegunero bezala, MDM Euskadi mugimendu feministak elkarretaratzea deitu du hilketa matxistak salatzeko. Ekainaren 26an izango da, 19:00etan, Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan.

  • Bilboko bihotzak taupada egingo du Gazaren alde

    Ekainaren 26an milaka lagun daude deituta Palestinaren alde mobilizatzera, 19:00etan Bilboko Moyua plazatik abiatuta. Manifestazioak Moyua plazatik Bilboko Udaletxe plazara arteko bidea egingo du. Deitzaileak: Begirune, CEAR Euskadi, CVX Arrupe Elkartea, Gernika Palestina, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Pertsonalde eta Zeharkako Errefuxiatuak.

  • Yo Ocaña’ dokumentalaren proiekzioa Eskoriatzan

    Debagoieneko Ezker Kultur Guneak eta Paz y Solidaridad Fundazioak José Pérez Ocaña margolariaren bizitzaren errepasoa egiten duen 'Yo Ocaña' dokumentala proiektatuko dute ekainaren 10ean, 19:00etan, Eskoriatzako Zaldibar Antzokian. Perez Ocañak trabestismoa eta performanceak erabiltzen zituen aurkezpen jantzi gisa. Dokumentala eman ondoren, solasaldi ireki bat egingo da, parte hartzen duten pertsonen artean gizartearen aniztasunaren erradiografia bat …