Ibai-azpikoaren aurkako kanpaldia Artatzako parkean (Leioa)
Uztailaren 4an eta 5ean Portugalete eta Leioa lotuko dituen ibai-azpikoaren eraikuntzaren kontrako plataformak kanpaldia deitu du makroproiektu honen aurka daudela adierazteko.
Uztailaren 4an eta 5ean Portugalete eta Leioa lotuko dituen ibai-azpikoaren eraikuntzaren kontrako plataformak kanpaldia deitu du makroproiektu honen aurka daudela adierazteko.
Ezker Anitza-IUk bilera egingo du uztailaren 4an 2027ko udal eta foru hauteskundeetarako programa modu kolektiboan egiteko.
Ekainaren 10ean, 19:00etatik aurrera, Palestinaren aldeko burrunba egingo da Donostiako Boulevardean. Animatu eta parte hartu!
Global Dance Open dantza jaialdian Israelgo estatu genozidaren bandera inpunitatez erakusten duen talde israeldar batek parte hartzen du. Mugi gaitezen aurpegiak zuritzearen eta entitate sionistaren parte-hartzearen aurka! Datu guztiak irudian
Larunbatean, uztailak 18, Gasteizen, faxismoaren aurkako ekitaldia, estatu kolpearen 90. urteurrenean, 12:00etan, Katedral Berrian.
Igandean, irailak 6, Palestinari buruzko hitzaldia izango da Bilboko Itsas Museoko atarian. 18:00etan. Teresa Arangurenek, Koldo Alzolak eta Fouad Bakerrek hartuko dute parte Bilborako Flotilla Rumbo a Gaza dela eta.
Hainbat kolektibok manifestazioa deitu dute AEBk Kubari ezarritako blokeo ekonomiko eta energetikoa salatzeko. Irailaren 12an, larunbata, izango da. 19:00etan abiatuko da Guggenheim Museoaren zabalgunetik Eusakalduna Jauregira, eta Silvio Rodriguezek joko du bertan.
Igandean, irailak 13, erraustegiaren aurkako taldeek deitu duten giza katearekin bat egin dezakezu. Irteera 11:00etan izango da Alderdi Ederretik. Giza katea Kontxako hondartzatik igaroko da.