{"id":3869,"date":"2025-06-05T11:28:25","date_gmt":"2025-06-05T09:28:25","guid":{"rendered":"https:\/\/ezker-anitza.org\/sumar-kolaizioak-energiaren-euskal-enpresa-publiko-bat-eta-jabetza-produktiboa-demokratizatzeko-funts-bat-sortzea-proposatu-du-eredu-ekonomiko-bidezkoago-eta-berdeago-baterantz-aurrera-egiteko"},"modified":"2025-06-05T16:26:01","modified_gmt":"2025-06-05T14:26:01","slug":"sumar-kolaizioak-energiaren-euskal-enpresa-publiko-bat-eta-jabetza-produktiboa-demokratizatzeko-funts-bat-sortzea-proposatu-du-eredu-ekonomiko-bidezkoago-eta-berdeago-baterantz-aurrera-egiteko","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ezker-anitza.org\/eu\/sumar-kolaizioak-energiaren-euskal-enpresa-publiko-bat-eta-jabetza-produktiboa-demokratizatzeko-funts-bat-sortzea-proposatu-du-eredu-ekonomiko-bidezkoago-eta-berdeago-baterantz-aurrera-egiteko","title":{"rendered":"Sumar kolaizioak Energiaren Euskal Enpresa Publiko bat eta Jabetza Produktiboa Demokratizatzeko Funts bat sortzea proposatu du, eredu ekonomiko bidezkoago eta berdeago baterantz aurrera egiteko"},"content":{"rendered":"\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Koalizioak 55 ebazpen erregistratu ditu, subiranotasun industriala, trantsizio energetikoa eta ekonomiaren kontrol demokratikoa helburu dituen egiturazko eraldaketa bultzatzeko.<\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">4-06-2025. 2025-06-04. Eusko Legebiltzarrean euskal politika ekonomikorako norabide aldaketa sakona defendatu du Sumar koalizioak, eredu sozial eta ekonomikoari buruzko osoko bilkura monografikoaren baitan. Koalizioak 55 ebazpen erregistratu ditu, eta arratsaldean bertan bozkatuko dira, etenaldiaren ostean, \u201cegungo bizitza duinerako baldintza materialak bermatzeko, etorkizuneko belaunaldien ongizatea hipotekatu gabe\u201d. <\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Jon Hernandez Sumarreko legebiltzarkideak bere hitzaldian adierazi duenez, \u201cgure herriak ezin du iraganeko inertziak kudeatzera mugatu, ez eta merkatuek ezartzen dituzten baldintzak ontzat eman ere\u201d. \u201cBenetan jokoan dagoena \u2014adierazi du\u2014 aberastasuna nola, norentzat eta zein arauren arabera sortzen den da. Eta, batez ere, gehiengoaren bizitza duin baten edo gutxi batzuen errentagarritasunaren zerbitzura dagoen\u201d. <\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Ebazpenetan jasotako proposamenen artean, honako hauek nabarmentzen dira: \u201cinbertitzeko gaitasuna, birbanatze-funtzioa eta kontrol demokratikoa izango dituen Energiaren Euskal Enpresa Publikoa sortzea\u201d eta \u201cJabetza Produktiboa Demokratizatzeko Euskal Funtsa abian jartzea, enpresa estrategikoen kontrola pixkanaka formula kolektiboen bidez sozializatzeko aukera emango duena\u201d. \u201cBanku publikoa bezalako finantza-tresnak\u201d ere gehitu ditu Hernandezek. <\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Gainera, Sumarrek planteatu duenez, \u201cEusko Jaurlaritzak aurreikusitako zorpetze gehigarriaren %60, gutxienez, berrindustrializazio berde, zirkular eta lurralderatua egiteko erabiliko da, inbertitutako euro bakoitzaren itzulera publiko eta ekologikoa blindatuz\u201d.<\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Erregistratutako ebazpenen sortaren barruan, Sumarrek proposatu du \u201cEraldaketa Produktibo Berde eta Justurako Euskal Funtsa sortzea, urtean gutxienez 200 milioi eurokoa\u201d, \u201cbirmoldaketa ekologikoko, digitalizazio iraunkorreko eta ekonomia zirkularreko prozesuetan laguntzeko industria-enpresetan, ETEak eta kooperatibak lehenetsiz\u201d, baita \u201ceremu kalteberetan edo industria-birmoldaketan proiektu estrategikoak finantzatzera\u201d ere.<\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Lan-esparruan, ebazpenek barne hartzen dute \u201clanaldia astean 32 ordura murrizteko plan pilotuak, soldata-murrizketarik gabe, bereziki industria-sektore estrategikoetan, laguntza teknikoarekin, ebaluazio-jarraipenarekin eta enpresen parte-hartzearekin\u201d.<\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Bere hitzaldian, Jon Hernandezek salatu duenez, \u201cbizitzaren kostua familientzat igotzen den bitartean, Iberdrolak 2023an 4.800 milioi euro baino gehiago lortu zituen etekinetan (2022an baino %10,7 gehiago) eta 2024an irabaziak 5.500 milioira igotzea aurreikusi zuen. Eta Kutxabankek, berriz, 510 milioi euroko irabaziak izan zituen 2023an (2022an baino %54 gehiago), bi adibide esanguratsu ematearren\u201d.<\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Halaber, Euskadik aspaldidanik bizi duen desindustrializazio-prozesuaz ohartarazi du, eta deitoratu egin du \u201cnolabaiteko izaera enblematikoa duten enpresen itxierak (SDA edo Guardian, besteak beste), edo Michelin edo Mercedeseko ekoizpenaren jaitsierak, aurreko urteetan galdutakoei gehitzen zaizkien ehunka lanpostu galtzea ekarriz\u201d.<\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">\u201cArlo publikotik erabaki behar da zer ekoitzi, nola egin eta noren zerbitzura\u201d, azpimarratu du, eta gaineratu du \u201cpolitikak ezin duela jarraitu arazoa egokitzapenekoa balitz bezala jokatzen, arazoa, berez, ereduzkoa denean\u201d.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Koalizioak 55 ebazpen erregistratu ditu, subiranotasun industriala, trantsizio energetikoa eta ekonomiaren kontrol demokratikoa helburu dituen egiturazko eraldaketa bultzatzeko. 4-06-2025. 2025-06-04. Eusko Legebiltzarrean euskal politika ekonomikorako norabide aldaketa sakona defendatu du &hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":3865,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[47,59],"tags":[],"class_list":["post-3869","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-euskadi-eu","category-eusko-legebiltzarrea"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ezker-anitza.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3869","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ezker-anitza.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ezker-anitza.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ezker-anitza.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ezker-anitza.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3869"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/ezker-anitza.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3869\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":3872,"href":"https:\/\/ezker-anitza.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3869\/revisions\/3872"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ezker-anitza.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/3865"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ezker-anitza.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3869"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ezker-anitza.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3869"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ezker-anitza.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3869"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}