Ezker Anitza-IUk erabat gaitzetsi du Gasteizen emakume baten hilketa matxista eta deitutako elkarretaratzeekin bat egin du

Ezkerreko alderdiak borondatea agertu du “kaleetatik eta erakundeetatik lanean jarraitzeko, indarkeria matxistaren arazo larriari lehentasunez heltzeko edozein atzerapauso eragozteko”

 

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 28a

Ezker Anitza-IUk bere gaitzespen irmoa agertu du Gasteizen emakume baten hilketa tragikoaren azken adierazlea izan den indarkeria matxistaren aurrean. Aldi berean, “babesa eta elkartasuna biktimaren familiari eta inguruari” helarazi die.

Ezker Anitza-IUk dei publikoa egiten du “erakundeek eta mugimendu feministak deitu dituzten elkarretaratzeetan modu masiboan parte hartzeko”.

Ezkerreko alderdiak borondatea agertu du “kalean eta erakunde guztietatik lanean jarraitzeko, indarkeria matxistaren arazo larriari lehentasunez heltzeko edozein atzerapauso eragozteko”.

Ezker Anitza-IUko Emakumearen Arloko arduradun Ester Palacio Garcíak ohartarazi du “eraildako emakumeen kasuak gure gizarte matxistaren zatirik agerikoena eta basatiena direla, eta ezin dela onartu emakumeenganako beste eraso bakar bat ere”. Horregatik, “emakumeen aurkako eraso eta hilketa gehiago gaitzetsi behar ez diren Estatu bat aldarrikatzen dugu, eta gogorarazi du beharrezkoa dela indarkeria gehien eragiten duen patriarkatuarekin amaitzea”.

Ester Palacio Garcíak eskatu du “edozein eraso matxistarekiko zero tolerantzia, emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi behar dugulako. Indarkeriak generorik ez duela esatea, ultraeskuinak defendatzen duen bezala, biktima guztien aurkako erasoa da”.