Benetako astakeria da haien aurkako salaketa. Beste garai bateko praktikak dira, eta gure erabateko gaitzespena eragiten dute
Ezker Anitza -IUk deitoratu egin du mozal legea indargabetu ez izana, indar abertzale batzuen ezezkoagatik
Bilbao, 2023ko maiatzaren 8a
Ezker Anitza-IUk babesa eta elkartasuna adierazi nahi izan die CCOO, LAB eta UGT sindikatuetako hamabi kide sindikalistei. Horiek lekukotza eman beharko dute maiatzaren 10ean eta 15ean Barakaldoko Justizia Jauregian, Bizkaiko metalaren sektorerako hitzarmen duin baten alde egindako mobilizazio-kanpainaren testuinguruan Tecuni enpresaren egoitzaren aurrean egindako protestaren ostean Ertzaintzak egindako atestatuan desordena publikoa, derrigortzea eta erresistentzia egotzita.
Alderdi ezkertiarraren arabera, “haien aurkako salaketa benetako astakeria da. Desordena publikoen aitzakian ezin izan zen ekintza sindikala mugatu, are gutxiago langileak gaizkiletzat hartu. Horiek beste garai bateko praktikak dira, eta gure erabateko gaitzespena eragiten dute”.
Ezker Anitza-IUk deitoratu egin du “mozal legea indargabetu ez izana talde abertzale batzuen babes faltagatik, protesta kriminalizatzeko neurri legalak iraultzeko aukera paregabea galdu delako”.
Halaber, ezkerreko alderdiak bat egingo du Bizkaiko metalaren hitzarmena sinatu duten sindikatuek maiatzaren 10ean, asteazkena, 08: 45ean, Barakaldoko Justizia Jauregiaren aurrean deitu duten elkarretaratzearekin, deklaratzera deitu dituzten langileei babesa emateko, “bai eta lan-gatazketan poliziaren jardun neurrigabeak eta Ertzaintzak eta Eusko Jaurlaritzak gerora egindako jazarpena salatzeko ere”.
.