Ezker Anitzak babesa adierazi die Bizkaiko metalaren sektoreko langileei

“Hitzarmen duin baten alde greban dauden langileei laguntza eman behar zaie, aberastasuna ekarriko duen industria-sektore indartsu bat behar dugulako, baina baita kalitatezko enplegua ere, beren ahaleginarekin aberastasun hori sortzen laguntzen duten pertsonentzat

Patronalak ulertu behar du erosteko ahalmenaren galera ez duela langileen gehiengo sozialak ordaindu behar

 

Bilbao, 2022 azaroaren 30a

Metalaren sektoreko Bizkaiko sindikatuek deitutako bost eguneko grebaren aurrean, Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioarekin izandako bilera negoziatzaileek porrot egin ondoren, Ezker Anitza IUko zuzendaritzak bere babesa helarazi dio langile horien borrokari. “Hitzarmen duin baten alde greban dauden langileei laguntza eman behar zaie, aberastasuna ekarriko duen industria-sektore indartsu bat behar dugulako, baina baita kalitatezko enplegua ere, beren ahaleginarekin aberastasun hori sortzen laguntzen duten pertsonentzat”.

Gatazkaren muina 52.000 langileri baino gehiagori eragiten dien hitzarmen kolektiboa berritzean oinarritzen da, eta haren lan- eta soldata-baldintzak hobetu behar dira. “Patronalak ulertu behar du inflazio neurrigabeak eragindako erosteko ahalmenaren galera ez duela langileen gehiengo sozialak ordaindu behar”.

Ezker Anitza-IUk azpimarratu du patronala hitzarmen kolektibo berri bat negoziatzera eseri behar dela, “soldatak eta enpleguaren kalitatea hobetzeko Bizkaiarentzat hain garrantzitsua den sektore batean”.

Hala, Ezker Anitza-IUko ordezkariak langile horiek egiten dituzten elkarretaratzeetan parte hartzen ari dira, eta, gainera, hainbat erakundetan laguntza-ekimenak sustatzen ari dira. Gaur bertan, gure Bizkaiko Batzar Nagusietako ordezkari gisa, Israel Escalantek Batzarretan egingo den osoko bilkuran proposatuko du “Aldundiak erabil ditzala iaz aurkeztutako Bizkaiko Enplegu Planeko tresnak eta ahaldun nagusiak CEBEKekin dituen harreman onak, langileek erosteko ahalmena eta enpleguaren kalitatea berreskura ditzaten”.