“Azkenean lortu dugu Eusko Legebiltzarrak bere egitea garraio publiko guztien prezioaren % 50eko murrizketa 2023ra zabaltzea”

Elkarrekin Podemos-IU pozik agertu da Eusko Legebiltzarrak, koalizioaren ekimenez, “herritar guztiei mesede egingo dien neurria onartzea lortu duelako, bizitzen ari garen egoera zail honetan”

 

Gasteiz, azaroaren 24a

Elkarrekin Podemos-IU pozik agertu da gaur, bere ekimenez, Eusko Legebiltzarrak Euskadiko garraio publiko guztien prezioaren % 50eko murrizketa 2023ra zabaltzea onartu duelako.

Euskolegebiltzarrak onartutako zuzenketak koalizioaren bermea zuen, talde proposatzaile gisa, EH Bildurenren bermearekin ere bai, transakzionatutako zuzenketa batean parte hartzea onartu zuena. Elkarrekin Podemos-IUren ekimenak PPren, PSEren eta Eusko Alderdi Jeltzalearen babesa lortu zuen, azken honek aldeko botoarekin aldatu du aurreikusiten zen abstentzioa; Voxek, aldiz, abstentzioari eutsi dio.

Orain arte, EAJk ez zuen neurri hori hartu nahi izan, nahiz eta euskal inflazioak herritarrak astintzen dituen, baina Elkarrekin Podemos-IUren bultzadari esker lortu dugu azkenean Legebiltzar honek onartzea neurri hori, euskal gizarte osoarentzat onuragarria izango dena bizitzen ari garen une zail honetan”, hitzekin poza adierazi du Iñigo Martinez Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkideak.