Euskaraldia hasi da eta Ezker Anitza-IUk babestu du Euskaraldiaren ekimena. Hori dela eta, bai kargu publikoek, bai langileok parte hartuko dugu.
Azaroaren 18tik abenduaren 2ra Ahobizi edo Belarriprest izateko konpromezua hartu dugu. Beti adierazi dugun moduan, eskubide linguistikoak betetzea ezinbestekoa da eta, gaur egun, oso garrantzitsua da euskaraz bizitzeko espazioak eta aukerak ahalbidetzea.
Gainera, horrelako ekimenak beharrezkoak direla azpimarratu dugu, euskararen egoera agerian uzteko eta normalizazio errealaren aldeko pausuak emateko.
Beraz, Ezker Anitza-IUk bat egiten du 15 egunez Euskadiko leku guztiak beteko dituen ekitaldi sozial honekin, eta aurtengo leloak dioen bezala, “hitzez ekiteko garaia da”.