Garraio publikoaren prezioaren deskotuak luzatzea, mugikortasun jasangarriagoa sustatzeko

Elkarrekin Podemos-IUk luzapen hori bultza dezala eskatu dio Legebiltzarrari, eta laguntzak eman ditzala udalek garraio publiko irisgarria proposa dezaten, ibilgailu pribatuen erabilera murrizteko eta ibilgailu horiek sortzen duten kutsadura gutxiagotzeko

 

Gastreiz, 2022ko urriaren 25a

Elkarrekin Podemos-IUk legez besteko proposamen bat erregistratu du Eusko Legebiltzarrean, EAEko administrazio publikoek garraio publikoaren arloan hartutako neurriak 2023. urtean luzatzeko xedearekin, bakoitzak -bere eskumenen eremuan- garraio-zerbitzuen prezioa jaisteko.

Eusko Legebiltzarrari dagokionez, luzapen hori bultzatzeko eskatu dio, eta proposatu dio Eusko Jaurlaritzari eska diezaiola udal-erakundeei zuzendutako laguntza-plan bat onar dezala, erakunde horiek, aldi berean, laguntza horiek luzatu ahal izan ditzatela.

Iñigo Martinez legebiltzarkideak bere ekimenean gogora ekarri duenaren arabera, “inflazioaren ondorioak oraindik ere nabarmentzen ari dira herritarren artean, besteak beste, erregaien eta elikaduraren prezio altuagatik”. “Hainbat erakundek neurriak hartu dituzte familien egoera hori arintzeko, eta horietako bat izan da zenbait garraio-zerbitzu doakoak izatea, hala nola Renferen aldirikoak eta deskontuak izatea gainerako garraio publikoan”, adierazi du Espainiako Gobernuak Unidas Podemosen bultzadari esker onartutako neurriak aipatuz.

Martinezek hau azpimarratu du: “mugikortasun jasangarriaren sustapenak hainbat faktorerekin du zerikusia, prezioaz gain; baina lehen datuek adierazten dute prezioak murrizteko egungo neurriak arrakastatsua izaten ari direla”. Eta, horregatik, “ezinbestekotzat” jotzen du Legebiltzarrak neurri horiek bultzatzea, orain Elkarrekin Podemos-IUk Eusko Legebiltzarrean aurkeztu duen proposamenaren bidez, ekintza politiko osoan eragina duen defentsarekin bat etorriz, alegia Euskadi eta mundua ere berdeago, jasangarriago eta interkonektatuago baten defentsan, eta kasu honetan, garraio publiko erakargarria sustatuz, herritar guztientzat irisgarria dena eta ibilgailu pribatuaren erabilera eragozten lagunduko duena, kutsadurari eta klima-aldaketari aurre egiteko xedeaz.